Dakotako herri natiboak eta haiei laguntzera joan diren herri guztietako ekintzaileak DAPL oliobidea gelditzeko borrokan aritu dira Standing Rock eremuan (Inyan Woslata), hainbat hilabetez. Orain, Trumpen agindupean, oliobide horren lanak berrabiarazi dituzte, besteak beste, BBVAren finantziazioari esker. Oliobide horrek harea bituminosoetatik eta fracking-etik eratorritako olioa garraiatzea nahi dute. DAPL bezalako oliobideetan isurketak suertatzen dira sarritan, eta, ondorioz, ura, lurra eta ingurumena erabat kutsatuta gelditzen dira. DAPL berak bat eragin du guztiz osatuta izan gabe 2017eko maiatzaren 10ean, 181 petrolio litro isurtzen. Hemen ere hango herriekin bat egin behar dugu, eta horrelako proiektuak finantzatzen dituztenak borrokatu. Standing Rock-ekin ZUTIK!
Ekainak 12 – Bilbo
11:00: elkarretaratzea /concentración – Plaza Biribila
19:30: Hitzaldia/charla + hiphop saioa:
7Katu Gaztetxea (Solokoetxeko ekailerak, Alde Zaharra)
Ekainak 13 – Donostia
19:30 Hitzaldia/charla + hiphop saioa
Guardetxe (Andereño Elbira Zipitria bidea, Urgull)
http://www.ocetisakowincamp.org/
https://www.youtube.com/watch?v=u-NszTHk3Vc
Calendario de acciones NoDAPL: http://everydayofaction.org