Liztor asiatikoari (Vespa velutina) buruzko jardunaldia

When:
2016-12-19 @ 19:00 – 21:30
2016-12-19T19:00:00+01:00
2016-12-19T21:30:00+01:00
Where:
Ekoetxea (C/Pelota 5 BIlbao)

Kartela ikusi

19:00.- Hitzaldia: “Aspectos biológicos de Vespa velutina”
Hizlariak: Izaskun Pérez de Heredia eta Sara Arkotxa, UPV/EHUko ikerlariak.

19:45.- Hitzaldia: “La problemática de la avispa asiática en Bizkaia”
Hizlaria: Jabi Larrinaga, Bizkaiko Erlezainen Elkartearen Diruzaina eta teknikaria.

Intsektu exotiko inbaditzailea da liztor asiatikoa, eta, azken urteotan, haren hedakuntza larriki jasaten ari da Bizkaia. Jardunaldi honen helburua liztor asiatikoaren egungo egoera ezagutaraztea da, eta, hori dela-eta, gaian adituak diren hainbat lagun gonbidatu ditugu.

Hasteko, UPV/EHUko ikerlari Izaskun Pérez de Herediak eta Sara Arkotxak espeziearen ezaugarri biologikoak azalduko dizkigute: identifikazioa, bizi-zikloa eta haren parasitoak. Jarraian, Jabi Larrinaga erlezain adituak intsektu honek erlezaintzan eta biodibertsitatean eragiten dituen arazoen diagnostiko bat eskainiko digu; era berean, erlezainak eta administrazio publikoak intsektu honen inpaktuak murrizten saiatzeko erabiltzen dituzten borroka-metodoak azalduko dizkigu.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Diru-laguntzailea: BIlboko Udala

 

  • Twitter
  • Facebook