Artigasera bisita (Bilbo), Bizkaiko zaborra kudeatzeko gunea

When:
2022-10-29 @ 10:30 – 14:00
2022-10-29T10:30:00+02:00
2022-10-29T14:00:00+02:00
Where:
Miradores bus geltokian / Parada bus Miradores
Basauri

Sagarrak-Ekologistak Martxanek bisita bat antolatu du Artigasera, Bizkaiko zaborrak kudeatzeko zentrora, urriaren 29an, TMB (tratamendu mekaniko eta biologikorako gunea) eta zabor organikoa tratatzeko instalazioa ikusteko.

Zaborra, gure etxekoa, astero ateratzen dugu kalera. Papera, beira, ontziak, organikoa eta bestelakoak. Gauza bakoitza bere edukiontzira botaz gure lana bukatutzat eman ahal izango genuke. Baina badira hainbat gauza denok jakin beharrekoak zaborraren kontu horretan. Eguneko eta pertsonako kilo bat zabor ekoizten dugula diote estadistikek. Beraz, gure herrian, Basaurin, 40.000 kilotik gora egunero! 40 tona zabor!. Zer egiten da zabor bolumen horrekin? Nora doa? Nola tratatzen da?.

Paperak eta beirak beren ibilbide propioa daukate. Baina bestearekin (organikoa, ontziak, bestelakok…) zer egiten da? Datorren urriaren 29an horretaz buruan dauzkagun galdera guzti horien erantzuna jakiteko aukera paregabekoa izango dugu Artigasen. Bizkaiko zaborra kudeatzeko zentroa bisitatzera joango gara.

Bertan, TMB (Mekaniko eta Biologiko tratamendurako gunea) baita zabor organikoa tratatzeko planta ere ikusteko aukera izango dugu. Bazatoz gurekin? Anima zaitez!

Izena emateko deitu: 94 426 37 69 telefonora edo idatzi ekologia@sagarrak.org posta elektronikora. Azken eguna: urriaren 25a.

Anima zaitez eta parte hartu!.

  • Twitter
  • Facebook