Azoka (Basauri) Bigarren Eskuko Bizikleten 4.Azoka San Migelen

When:
2024-05-11 @ 16:30 – 20:30
2024-05-11T16:30:00+02:00
2024-05-11T20:30:00+02:00

Maiatzaren lehen hamabostaldian, Basaurin, bizikleta hiriko garraiobide gisa erabiltzeari buruz antolatutako jardueren barruan, mugikortasun iraunkor, osasungarri eta seguru baterantz, bizikleta erabiliak berrerabiltzea sustatzeko. Dagoeneko erabiltzen ez ditugun eta beste pertsona batzuei interesatzen ahal zaizkien bizikleta horiek zirkulazioan jartzea da kontua, lehen bizikleta izan baitaiteke, edo tamaina aldatu behar duen pertsona bategatik, era askotakoak baitira jarduera honetan parte hartzeko arrazoiak.

4. Bigarren Eskuko Bizikleten Merkatu honetan, gordailu sistemaren bidez, adin nagusikoek bakarrik parte har dezakete. Maiatzaren 6an, larunbata, arratsaldeko 16:30 etatik 17:30etara bitartean saldu nahi den bizikleta Pintzelen plazara (San Migel) ekartzea nahikoa da.

Bizikleta horiek gordailu-zerbitzuan erregistratuta geratuko dira, saltzaileak egoki irizten dion prezioarekin, eta salgai jarriko dira. Nahi adina bizikleta utz daitezke. Antolakuntzako taldea arduratuko da horiek zaintzeaz eta saltzeaz merkatua irekita dagoen bitartean. Arratsaldeko 20:30etan, saltzaileek merkatura itzuli beharko dute salmentari dagokion zenbatekoa jasotzera edo saldu ez diren bizikletak jasotzera.

Merkatuan zehar bizikleta baten zozketa egingo da. Dohaintzan parte hartu nahi dutenek 2 €ordaindu beharko dute.

Honako hauek ere izango ditugu:
– 6 eta 14 urte bitarteko gazteentzako arrapalen bidez bizikleta-trebetasunak garatzeko gune bat.
– Probatzeko bicitandem zerbitzua
– Parkean paseatzeko yayacleta zerbitzua

Zerbitzua doakoa da.

  • Twitter
  • Facebook