Armagintza, gastu militarra eta gerraren kontrako bizimartxa

When:
2019-04-06 @ 11:00 – 12:00
2019-04-06T11:00:00+02:00
2019-04-06T12:00:00+02:00
Where:
foru aldunditik (Bilbo)

Armagintza, gastu militarra eta gerraren kontrako bizimartxa

Bilbo – Barakaldo – Sestao – Portugalete – Getxo

GERRA HEMEN HASTEN DA: “MADE IN EUSKADI ARMAK”

Hurrengo apirilaren 6an, larunbata, “Armagintza, gastu militarra eta gerraren kontrako XII martxa” burutuko da.Bizkaiko zenbait kolektibo antimilitarista, ekologista eta nazioarteko elkartasun taldek bultzatutako ekimena.

Hamaikagarren Bizi Martxa 11:00etan abiatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregitik. Bertan ekingo zaio bidea Barakaldoko Precicast PCB armagintza lantegirantz; Bizkaiko Zubian pasatuko dugu eta Getxon bukatuko da, Sener enpresa armamentistaren aurrean.

Aurten ekimen honek zentzu berezia izango du: Egun horietan NATOren 70. urtemuga ospatuko da. 1949. urteko apirilaren 4an sortutako erakunde honi, Euskal Herriko biztanleen %65ek argi eta garbi ezetz esan zioten 1986. urtean ospatutako erreferendumean.

Egungo errealitate gordinaren aurrean (murrizketak pentsio, berdintasun politika, gizarte-zerbitzu, edota egoitza duinerako sarbidean), honekin aurkitzen gara: militarismoari bideratutako errekurtsoak handitzen ari dira:

Defentsa ministerioaren gastua 2018. urtean %10a altuagoa izan zen, 8.000 milloi eurotakoa hain zuzen ere. Pedro Sanchezen gobernuak armamentua erosteko azken 20 urtetako gasturik handiena egin du: 12.000 milloi euro. 1997. Urtean Aznarren gobernuak 13.000 milloi euro gastatu zuen.
Pasa den abenduan, adibidez, 5 fragata eta 348 ibilgailu blindatu erosteko eta dozenaka Eurofighter ehiza-hegazkin bonbaketari berriztatzeko 7.331 milloi euro desbideratu zuen.
Honetaz aparte, irailean beste 5.000 milloi euro gastatzeko baimendu zuen, kasu honetan 23 NH-90 helikopteroak erosteko edo 4 S-80 itsaspeko programa sustatzeko.

Gasto hauei aurreko ziklo armamentistikoaren gastua gehitu behar diegu, hain zuzen ere beste 21.000 milloi euro. Diru honekin 1.500 tanke Leopard eta Pizarro, Eurofighter ehiza-hegazkin bonbaketariak, itsaspekoak, erasotzeko helikopteroak tigre eta NH-90, misilak, eta abar erosi egin dute.

Eusko Jaurlaritzak armagintzarako diru laguntzak ematen ditu, ia 100 milloi eurotakoak, batez ere aereonautiko arloan.Ekimen honekin salaketa bikoitza egin nahi dugu: Alde batetik gastu militarrerako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza.

Euskal armagintzan 100 enpresak inguru hartzen dute parte. Ekoizpenaren %80 inguru Arabia Sauditaren antzeko herrialdetara esportatzen dute eta horren ondorioz Yemen bezalako herriek ondorioak pairatzen dituzte. Militar ekoizpen-rankingean Euskadi 3. postuan dago: 500milloi euro. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Arabia Saudi, Marroko, Israel, Yemen edo Siria, besteak beste. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurotakoak dira.

Arma luze, pistolak, munizioak, granadak edo minak salmenta rankingean Euskadi lehengo postuan dago, 85 milloi euro. Horietatik %75a Egipto, Turkia edo Arabia Saudiko gobernuei saltzen diete. Estatu espainarrek saltzen dituen arma arinen kopurutik erdia Euskadin egindakoak dira.

Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera, material militarraren fakturazioan EAEko bi enpresa estatu espainiarreko 10 enpresa handienen artean kokatuta daude: ITP-Aero seigarrena da, eta Aernnova zortzigarrena.

Ildo berean, aipagarria da SAPA “armamentua” azpisektorean seigarren enpresa dela estatu mailan, eta Sener bigarrena “misilak” sektorean, seigarrena “aeroespazial militarrak” sektorean eta hamabigarrena “armamentua” sektorean.

Hori dela eta SENER enpresara zuzenduko gara. Israeleko “Israel Aircraft Industries LTD” enpresarekin laguntzeko konpromisoa dauka, material aereonautiko berriak diseinatzeko, “Vulcan”programaren barruan, eta negozio hauen zenbatekoa 5 milloi eurotakoa da.

“Sener” europa mailan enpresa liderra da, besteak beste, hurrengo arlotan: “Ekintza eta Kontrola” sistemetan, eta taurus KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misilentzako “Inteligentzia, Zaintza, Ezagutzea eta Sistema Integratuak” aplikazioetan.

Beste aldetik beste enpresa bat salatuko dugu, hain zuzen ere, Barakaldoko “PRECICAST”, ITP-Aero taldearen barruan dagoena, eta Airbus A400M militar garraiorako hegazkinaren eta europear guda hegazkinaren hainbat pieza egiten duena.

Bukatzeko beste salaketa bat egin behar dugu: Arabia Saudik Yemen 800 aldiz baino gehiagotan bonbardatu du eta horretarako Eurofighter Tifon hegazkinak eta Iris-T misilak erabili ditu. ITPk, SENERek eta Aernovak hegazki eta milsi hauen ekoizpenean parte hartzen dute.

Hau dana salatzeko, eta armagintzak “zibil industria” bihur dezan eskatzeko, bizi martxa hauxe antolatu dugu. Holako gauza bat gertatu zen Euskal Herrian duela urte batzuk: “Orbea” enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, rebolberrak eta arma motza desberdinak. Gaur egun, Orbeak bizikletak egiten ditu.

ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC,
KOMITE INTERNAZIONALISTAK y ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

  • Twitter
  • Facebook