Argiaren eta itzalaren manifestazioa

Apirilaren 24an klimaren aldeko ekintza global bat gauzatzeko deia egin dute ehunka erakunde

    • Apirilaren 24an, ostiralean, gaueko 22:00etan, soinu eta itzalak balkoietatik proiektatuz burutuko den manifestazioa sustatzen dute elkarteek
  • Osasun krisi honen irteera zuzena eta jasangarria izan behar dela adierazten dute erakundeek baterako agiri batean

Gaur egungo osasun larrialdi eta ondorengo irteera ekonomikoaren testuinguruan, Fridays for Future, 2020 Rebelión por el Clima eta Alianza por el Clima elkarteen babesean, datorren apirilaren 24an klimaren aldeko ekintza global bat gauzatzeko deia egiten dute ehunka erakunde sozialek. Ingurumena eta pertsonak erdigunean jarri ez ezik, justizia soziala eta klimatikoko irizpideak izango duen itzulera ere izatea aldarrikatuko du ekimenak. Horretarako, manifestazio berezi bat sustatzen dute elkarteek: balkoietatik etxeaurreetarantz soinu eta itzalak proiektatzea. Ondoren, argazki eta bideon bidez, sare sozialetan erakutsiko da.

Krisialdi bakoitza krisialdi bat dela eta horrela hartu behar dela uste dute antolatzaileek; horregatik, ez dute pandemiaren aurkako borrokan oztopatu nahi, ezta baliabideak kendu ere. Ondorioz, ‘Global Strike for Climate’ izenpean Fridays for Future taldeak mundu osoan zehar bultzatutako deialdi honek etxeaurreei begiratzen dio, baita sare sozialeei ere, eta hausnarketa egitera zein etorkizuneko ekintzen, zehaztuagoen eta irmoagoen, oinarriak finkatzera deitzen du.

Krisi klimatikoa errealitate gordina da, eta erakunde askok horrela aitortu duten arren, buruzagi askok ez onartzea eta, geldotasun errudun baten bidez, adierazle zientifikoei kasurik ez egitea erabaki dute.

Inoiz ez bezalako larrialdi klimatiko bati aurre egin behar dio gizateriak, eta lehen-lehenik, bizitza babesteko arduraz jokatu behar du. Espeziaren biziraupena arriskuan jartzen duen produkzio eta kontsumo ereduaren ondorio zuzena da berotze globala. Baliabide naturalen mugagabeko ustiapenean oinarrituta, era zuzengabean herri zaurigarri eta behartsuenetan talka egiten du horrek”, azpimarratzen dute antoltzaileek agirian.

Biziraupenaren defentsak gobernuak larrialdi klimatikoaren egoera bere gain hartzera eraman behar ditu, eta, ondorioz, neurri handinahi eta zorrotzak hartzera. Gaur egun larrialdi klimatikoaren aurrean irmo jokatzeak etorkizuneko ingurumen eta gizarte inpakturik okerrenak saihestuko ditu.

Hortaz, gaur egungo geldotasunatik irten ez ezik, jarduera ekonomikoa modu klimatiko eta sozialki zuzen batean eraldatzea ere proposatzen dute elkarteek. Oinarrizko bi printzipio kontuan hartuta, gauzatu beharko liratekeen jarduketak aipatzen dituzte agirian:

  • Ikuspuntu klimatikotik, berotegi-efektuko gasen emisio garbien murrizketa zorrotzari aurre egitea, jarraibide zientifikoekin bat etorriz eta neutraltasuna ahalik eta azkarren lortuz.
  • Ikuspegi sozialetik, pertsona eta kolektibo zaurgarrienei erabateko lehentasuna eman, euren bizi baldintza duinak bermatuz

Agiria #AcciónGlobalPorElClima24A:

https://drive.google.com/file/d/1Dx605r1rhck8ADGDE6GQf-UsYywyXrWi/view

Fridays for Future – Juventud por el Clima
Gazte ekologisten mugimendua. Europan sortu zen eta klase politikoari berotze globala arintzeko premiazko neurriak hartzeko eskatzeko borondatearekin heldu zen gure herrira 2019ko otsailean. Krisi klimatikoari aurre egingo dion trantsizioa lortzeko antolatzen gara.
juventudxclima.es | ig: @juventudxclima

2020 Rebelión por el Clima
Justizia klimatikoa eskatzen duten 30 erakundek baino gehiagok osatzen dute Europako kanpaina hau. Borroka ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta talde eta mugimenduei euren ekintzak modu estrategiko eta koordinatuan areagotzen laguntzea du helburu.
2020rebelionporelclima.net | by2020weriseup.net

Alianza por el Clima
2015eko hasieran sortu zen, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Aldeen Konferentziaren (COP21ren) aurreko eztabaida eta ekimenak eman zirenean. Konferentzia horrek Parisko Akordioa ekarri zuen. Mugimendu ekologista, sindikala, nekazaritza, garapenerako lankidetza, zientzia eta ikerketa, baita kontsumitzaileak ere ordezkatzen dituzten 400 erakunde baino gehiagok osatzen dute. alianza-clima.blogspot.com

  • Twitter
  • Facebook