Category Archives: Hondakinak

Zaborrontzi horiaren iruzur nagusia

Ez da harritzekoa sentsibilitate ekologista dugun jendarte zibilak instituzio politikoak gero eta arrotzago sentitzea. Behin eta berriz ikusten dugu gure aktibismoak ez duela oihartzunik hauetan, egiten dizkiegun naturaren aldeko aldarrikapenak hitza eman eta argazkia atera ostean bertan behera gelditzen direla.

Maiatzaren 17an, Birziklapenaren Nazioarteko Eguna

Eta horrela UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Nazio Batuen Erakundeak) izendatu du egun hori. 2005. urtetik birziklapenaren eguna ospatzen da, batez ere, gizarteak eta gizakiok gure hondakinak hobeto kudea ditzagun. Erakunde horrek hezkuntza eta pedagogia erabiltzen ditu kontzientzia sustatzeko, eta nolabait ingurumena zaindu behar dugula konturarazteko, ordezko planetarik ez daukagulako.

Hondakinei buruzko politika berri baten alde Zero Zabor Bizkaia y Zaldibar Argitu plataformek proposatutako konpromisuekin bat etorri dira EHBildu, Elkarrekin Podemos–Ezker Anitza y Equo Berdeak alderdiak

EAJk, PSOEk eta PPk ez dizkiete erantzunik eman elkarte biek helarazi zizkieten proposamenei. Zaldibarko hondamendiaren erantzukizuna argitzea, euskal zabortegiak ikuskatzea eta haien kudeaketa eta kontrol publikoa bere gain hartzea, baita errausketa edota isurketaren ordez, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklapenean aurrera egiten duen Hondakinen Lege berri bat ere lantzea, besteak beste, eskatzen zuen bidalitako testuak.

Koronabirusaren pandemian sortutako hondakinak kudeatzeko alternatiba bakarrak erraustea eta isurtzea izatea salatu du Ekologistak Martxan taldeak

SARS-CoV-2 birusaren kasu positiboak dituzten etxe, ospitale eta adinekoen zentroetatik datozen hondakinen kudeaketaren inguruan Osasun Ministerioak egindako proposamenak lehentasuna ematen dio errausketari edota hondakindegian biltegiratzeari, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten tratamendu alternatiboak egon arren, hala nola, autoklabeko esterilizazioa

“Ez dugu Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko”

Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an erori eta Cespa-Ferrovialek kudeatzen duen Mutiloako zabortegia itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez, aldi baterako neurriak ezarri ditu gainerako zabortegiek urtero Euskadiko 15 zabortegietara eramaten ziren 2,5 milioi tona industria-hondakin hartzeko duten zailtazunari aurre egiteko.

ECOEMBES eredua agerian jarriz, ontzien kudeaketa eraginkor baten alde.

Guztion ahotan daude jada “larrialdi klimatikoa” eta “krisi ekologikoa”, Madrilen ospatu berri den COP25ean ere onartu dute “gure bizitza arriskuan dagoela eredua aldatu ezean”. Horren aurrean aukera bi ditugu, aldaketa modu ordenatuan burutu edo errealitateak gaindituta zaplasteko baten bidez.

Birziklapena, hondakinak, Bizkaiko Foru Aldundia eta ISWA 2019 Kongresua Bilbon

Urriaren 7 eta 8an 80 herrialdetako 1.200 lagun bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, hondakinen kudeaketa integral eta jasangarrien joera berriak aztertzeko. Nazioarteko ISWA Kongresua da hori. Ongi etorri. Probintziako 40 erakundek osatzen dugun Zero Zabor Bizkaian Plataformatik (PZBB), Bizkaiko lurralde historikoan izan dugun hondakinen kudeaketaren esperientzia erakutsi nahi dizuegu. Horregatik bidaltzen dizuegu mezu hau, pertsona […]

Euskan kostaldean bandera beltzak – 2019

Ekologistak Martxan-ek hiru beltzune ikusi ditu Gipuzkoan eta Bizkaian: Zumaia inguruan plastikoz gainezka ageri dela eta Bizkaiako Petronorren findegia (Muskiz) eta Getxoko portua iristen diren gurutzaontziengatik.

Zabalgarbiri buruzko agerraldia Ingurumen Batzordean

EH BILDU legebiltzarkide taldeak hala eskatuta, Ekologistak Martxan Bizkaiak, ZERO ZABOR BIZKAIAN plataformako kideak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean agerraldia egin du Zabalgarbiren jardueraren gainean antzemandako arazoen berri emateko, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu beharrekoak.

Plastikoa utikan!

Zumaiako Flysch-ak plastikoz beterik daudela erakusten duen bideoa eskandalu bat da, eta horren erantzukizuna administrazioarena da. Orain dela 65 urte plastikoa erabiltzen hasi zenetik, 8.000 milioi tona erabili ditugu; horietatik 5.700 hondakin bihurtu dira, eta horien %79 naturan bertan behera utziak edo zabortegietan daude; %9 bakarrik birziklatu dira. (Jemma Jambeck). Berez plastikoa oso merkea da; horrek bere erabilpen masiboa ekarri du, baina hondakina bihurtzen denean deseginezina da. Horrek sortzen dituen arazoei aurre egitea premiazkoa da.

Plastiko birziklatua duten jostailuek toxiko arriskutsuak dituzte

Ekologistak Martxanek parte hartu duen txosten europear baten arabera, zenbait produktuk hondakin elektronikoen ondoriozkoak diren toxiko arriskutsuak izan ditzakete.
Ingurugiroan iraunkortasun handia edukitzeagatik eta tiroide eta umeen bilakaera neurologikoan eragin zuzena duten disruptore endokrinoak izateagatik, antzemandako toxiko hauek munduko 28 toxiko arriskutsuenen artean daude.