Category Archives: energia

Ekologistak Martxan eta beste kolektibo batzuk argindarraren prezioaren igoera neurrigabea salatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 26an Bilbon

Datorren martxoaren 26an, larunbata, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan, ‘Sakeoari ez. Energiarako eskubidea’. Azken hilabeteetako tarifazo elektrikoaren aurrean, herri-mugimenduko hainbat eragileek dinamika hau aurkezten dute, argiaren prezioaren igoera lotsagarriak errudun boteretsuak eta ondorio mingarriak dauzkatela seinalatzeko.

Aste honetan ‘Sakeoari ez. Derecho a la Energía’ kanpainaren ekintzak jarraitzen dute, argindarraren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko

Aste honetan ‘Sakeoari ez! . Derecho a la Energía’ kanpainak aurerra jarraitzen du, argiaren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko. Martxoaren 11n, Zer dago argiaren prezioaren igoeraren atzean?, izeneko hitzaldia izango da La Bolsan, 16an Santiago plazan batzar irekia egingo den bitartean. Azkenik, martxoaren 26an manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan zehar, Arriaga Plazatik 18:00etan aterako dena.

Sakeoari Ez. Derecho a la Energía

Gaur Pobrezia Energetikoaren aurkako egunean, “Sakeoari Ez, Derecho a La Energía” izendatu dugun dinamika aurkeztu dugu, inguruetako hainbat kolektibo ekologista, sindikatu, auzo elkarte, etxebizitza sindikatu eta gazte eragilerekin. Ekimen honen helburu nagusia azken hilabeteotan bizi dugun argindarraren prezioaren igoera salatzea da.

Ekologistak Martxan eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak irailaren 16an argiaren tarifaren aurka manifestatzeko deia egin dute

Argiaren prezioa maximo historikoak markatzen ari da egunez egun. Enpresa elektriko handien botereak, Iberdrola kasu, eta estatuko gobernuaren konplizitateak milioika pertsona pobrezia energetikora kondenatzen ditu. Horregatik, irailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Iberdrola Dorrearen aurrean (Euskadi Plaza, Bilbo) antolatu dugun kontzentraziora dei egiten dugu.

Ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunean, eta inguruko egunetan, Ekologistak Martxaneko kideak kalean izango gara Bizitzaren eta Lurraldearen Defentsaren alde, egunez egun gure ingurune naturala suntsitzen duten eta planeta suntsitzearekin mehatxatzen duten ingurumen-erasoen aurrean.

Brumadinhoko hondamena ospatuz

Datorren astean Ekologistak Martxanek Brumadinhoko hondamendiaren 1. urteurrenean parte hartuko du, Brasilgo historian izan den krimen sozioekonomikorik handiena, Brasilgo Urtegiek Kaltetuen Mugimenduak (MAB) antolatuta. Brumadinhoko Vale da urtegi hausteak 250 hildako eta 20 desagertu zenbatu ditu dagoeneko.

Ekozinemaldia 2019: aurten ere erauzketa-goseari hozka

(cast) Beste urte bat, Ekozinemaldi berri bat, planetaren egoerari gainbegirada berri bat, eta aise nabari da hazkuntza infinitoaren makinak etenik gabe dirauela parean aurkitzen duen guztia birrintzen eta baliabide naturalak murrizten, hazkuntza kontsakratuaren eta kontsumo geldiezinaren erritmora.

Azken egunetan makina birrintzailearen aitzinerako jauziaren frogra berriak iritsi zaizkigu, hauen artean, Bolsonarok lege dekretu berri bat onartu izana, non Amazoniako milioika hektarea ustiatzea baimentzen duen, edota Venezuelan gauza litekeen esku-hartze militarra, herrialdearen baliabide energetiko eta mineralak eskuratzea helburu lukeena.

Artekom gizarteratu da

Atzo (urtarrilak 30) azkenean, Tradenerrekin batera Ekologistak Martxan-ek bultzatzen lagundu duen Artekom egitasmoa aurkeztu zen Arte Ederrateako fakultatean, oso harrera ona izanez. Egin beharreko Artekom-kalejira eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen arren, oso interesgarri izan zen egindako elkartrukea eta Errekaleorreko jendeak ekarri zigun esperientzia. Gora Errekaleor Bizirik!

(cast) Aportaciones a la Elaboración de la Estrategia Nacional contra la Pobreza Energética

(cast) Ante la solicitud por parte del gobierno español de aportaciones ciudadana para la elaboración de una Estrategia Nacional contra la Pobreza Energética, Ekologistak Martxan ha preparado la siguiente propuesta. Ekologistak Martxan defiende que la energía debería ser un derecho y no una mercancía y debe ser entendida como tal en todas las políticas a desarrollar.

Ikatzik Gabeko Etorkizuna plataformak #IkatzaItzali kanpainia abiarazi du Espainiako hainbat lurraldetan Poloniako Klima Gailurra dela eta

Madril, 2018ko azaroaren 27a – Polonian izanen den Klima Aldaketaren inguruko Gailur Internazionalaren (COP24) aurreko astean “Ikatzik Gabeko Etorkizuna” plataformak #IkatzaItzali ekintza kanpaina abiarazi du. Kanpaina honek Espainian 2025a baino lehen ikatza erabiltzeari uzteko eskatzea du helburu, eta era berean, erregai fosil honek osasunerako eta ingurumenerako dakartzan kalteen inguruan gizartea kontzientziatzeko.

Fracking Ez Bilbo plataformak Euskadiko aurrekontua hidrokarburoen ikerketara ez bideratzea eskatu du

Hidrokarburoen presentzia ikertzeko asmoa berretsi du Eusko Jaurlaritzak. 
Orain dela 9 urte franckinga egiteko lehen eskaerak egin ondoren eta orain dela 4 urte euskal gizarteak praktika honen aurkako iritzia plazaratu ostean, Eusko Jaurlaritzak SHESA eta Petrichor Euskadi enpresei hidrokarburoen ikerketa egiteko Lore, Lurra eta Landare izeneko baimenak eman dizkie. Hauek, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban gauzatuko dira eta guztira 1300 k2ko zabalera dute.

Iritsi da Ekozinemaldiaren 12. edizioa

Hemen dago 12. EkoZinemaldia, beste urte batez, indarrez beterik. Planetari eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen ahaleginduko gara, aurtengoan ere. Fokua energian jarriko badugu ere (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), energiarekin lotutako beste jarduera askotaz ere jardungo dugu: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia eta abar. Eta, jakina, energiaren askotariko eraginak izango ditugu ikusgai, ingurumenean nahiz gizakiengan dituenak, […]

Martxan da Energia eta Generoari buruzko I. Emakumeen Topaketa Bilbon

Gaur goizean arkeztu da publikoki, asteburuan zehar Bilbon ospatuko den Energia eta Generoari buruzko Emakumeen I. Topaketa. Prentsaurrekoan Alba del Campo Cadizeko Transizio Energetikoaren Mahaiko kidea, Judit Casas Som Energiako kidea, Lolita Chávez ingurumen aktibista eta 2017ko Ignacio Ellacuria sariduna eta Marisa Castro eta Maitane Arri Ekologistak Martxaneko kideak izan dira. Azaldu dutenez, ‘energia alorrean lanean gabiltzan emakume profesional eta aktibista multzo baten esfortzuen emaitza da topaketa hau. Indarrean dagoen eredu energetikoaren gaitzak somatzen ditugu, sektorearen matxismoa pairatzen dugu eta gure denboraren zati bat hori guztia aldatzen saiatzeko emateko prest gaude’.

Garoñaren eraispena kontrola dezagun

Lehenengo borroka irabazi ondoren (Garoña betiko ixtea), orain bigarrena dator: eraispena. Foroak eraispena ziurtasunez eta gardentasunez egitea eskatzen du. Ziurtasuna, ihes erradiaktiborik ez egoteko behar diren ekintza guztiak egin daitezen, hemen ezin delako akatsik egin, herritarren osasuna eta gure baliabideen etorkizuna jokoan dugulako.