Martxan da Energia eta Generoari buruzko I. Emakumeen Topaketa Bilbon

 

  • Otsailaren 2tik 4ra bitartean ospatuko da Bilbon, energia alorreko emakume profesional eta aktibistek antolatutako lehen topaketa
  • Helburua, eraldaketa sozialerako tresnak sortzea eta transizio energetiko ekofeminista sustatzea da.
  • Topaketan estatu osotik etorritako 150 emakumek hartuko dute parte, 50 erakundetik gora ordezkatuz.

Gaur goizean arkeztu da publikoki, asteburuan zehar Bilbon ospatuko den Energia eta Generoari buruzko Emakumeen I. Topaketa. Prentsaurrekoan Alba del Campo Cadizeko Transizio Energetikoaren Mahaiko kidea, Judit Casas Som Energiako kidea, Lolita Chávez ingurumen aktibista eta 2017ko Ignacio Ellacuria sariduna eta Marisa Castro eta Maitane Arri Ekologistak Martxaneko kideak izan dira. Azaldu dutenez, ‘energia alorrean lanean gabiltzan emakume profesional eta aktibista multzo baten esfortzuen emaitza da topaketa hau. Indarrean dagoen eredu energetikoaren gaitzak somatzen ditugu, sektorearen matxismoa pairatzen dugu eta gure denboraren zati bat hori guztia aldatzen saiatzeko emateko prest gaude‘.

 

Topaketaren antolatzaileen esanetan, ekimenaren helburua bikoitza da. Batetik,  emakumeak eta sexu aniztasuna adierazten duten pertsonak energiaren sektorearen botere-esferetatik kanporatuta daudela eta gure eredu energetikoak emakumeengan inpaktu bereiziak eragiten dituela salatzea da eta, bestetik, trantsizio energetiko bidezkoago eta iraunkorragoaren alde lan egiten ari diren emakumeak bistaratzea. Horretarako prestatu dute, hain zuzen ere, sektore energetikoan erreferente diren emakumeen datu-basea; Judit Casas Som Energiako kideak aurkeztuko du datu basea gaur arratsaldean Arrupe Etxean leku izango duten konferentzien barruan.

Urtearen erdi aldera, Gobernuak, oposizioak, CC OOk eta UGTk gizonezko 14 aditu aukeratu zituzten, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea diseinatuko duen batzordea osatzeko. Egitate hori dago, hain zuzen ere,  Emakumeen Lehenengo Topaketa Generoari eta Energiari buruz  ekimena sustatzen ari den taldearen sorburuan. Herrialde osorako bide-orria, 14 gizon adituk idatzia, emakume bat ere egon gabe. Hildo horretan, Alba del Campok azpimarratu du “emakumeak duela 20 urte bezain bazterturik aurkitzen gara eredu energetiko honetan, izan ere, oraindik ez baitugu ahotsik lortu. Horrexegatik, topaketa honen helburua, guztion artean diagnostiko bat egin eta trantsizio energetiko ekofeminista sustatu ahal izateko tresnak sortzea da‘. 

Ekologistak Martxaneko Maitane Arrik, lehenengo deialdi honen arrakasta azpimarratu nahi izan du bukatzeko. ‘Estatu osotik etorritako 150 emakume biltzea lortu duguazalduz, 50 erakundetik gora ordezkatuz eta tartean zientzialariak, ikerlariak, ingenieroak edota politikariak aurkitu daitezke‘, azaldu du.

*****************************

EGITARAUA

2018ko otsailaren 2a, ostirala.
Arrupe Etxea, Aita Lojendio kalea 2. Bilbao

18:00etatik 20:30etara. Hitzaldiak: “Energia eraldatzen duten emakumeak:
Beste bazterkeria baten historia eta berdintasunerako aukerak”.

Topaketaren aurkezpena.

Klima aldaketaren eta megaproiektu energetikoen inpaktuak emakumeengan.

– “Desigualdad de género y pobreza energética” txostenaren aurkezpena:
Irene González, 
Enginyeria Sense Fronteres.

Emakumeen bazterkeria energiaren esparruan eta trantsizio energetikoa feminizatzearen beharrizana.
Alba del Campo, 
Mesa de Transición Energética de Cádiz.

Eredu-aldaketarako proposamen ekofeministak. Mónica Guiteras,
Xarxa per la Sobirania Energètica.

Sektore energetikoan erreferente diren emakumeen datu-basearen aurkezpena.
Judit Casas, 
Som Energia. (Hizlariak konfirmatzeke, tartean, energia berriztagarriekin, ekofeminismoarekin eta demokrazia energetikoarekin lotuta dauden zientzialariak, enpresariak, kazetariak eta ekintzaileak.)

—————

2018ko otsailaren 3a, larunbata.
Hika Ateneo. Ibeni kaia, 1. Bilbao

09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Emakumeentzako tailerrak (aldez aurretik izena eman behar da): Egoeraren diagnostikoa eta Genero eta Energia Sarearen lan-ildoak lantzea, parte-hartzean oinarrituta.

21:00etan. Kontzertua, Mónica Guiterasen eskutik. (Las Amigas de Yoli)

————

2018ko otsailaren 4a, igandea
Hika Ateneo. Ibeni kaia, 1. Bilbao

09:00etatik 14:00etara. Sozializaziorako eta sare-lanerako tartea.

  • Twitter
  • Facebook