
Alemania jai dago: agur 60 urteko elektrizitate nuklearrari
Ekologistak Martxan taldeko kide den Mugimendu Iberiar Antinuklearrak Alemaniako herritarrak zoriondu ditu, eta espero du 2035ean, beranduenez, Iberiar Penintsulako ospakizuna iristea.
Ekologistak Martxan taldeko kide den Mugimendu Iberiar Antinuklearrak Alemaniako herritarrak zoriondu ditu, eta espero du 2035ean, beranduenez, Iberiar Penintsulako ospakizuna iristea.
Ecologistas en Acción eta Mugimendu Iberiar Antinuklearrak (MIA) protesta egin dute datozen hilabeteetan Japoniak Fukushimako ur erradioaktiboa isuriko duela eta aurrekari oso arriskutsua ezarriko duela ohartaraziz.
Atzo, martxoak 2, “Ez, eskerrik asko!. La Ventana de Gladys” dokumentalaren aurkezpena antolatu zuen Ekologistak Martxanek Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Barakaldoko Ekologistak Martxan taldeak “Ez eskerrik asko. La ventana de Gladys” film dokumentalaren aurkezpena antolatu du martxoaren 2an. Gladysen leihoa, Gladys del Estal Ferreño eta 70 eta 80ko hamarkadetako borroka antinuklearra omentzeko eta gogoratzeko.
Lehenengo borroka irabazi ondoren (Garoña betiko ixtea), orain bigarrena dator: eraispena. Foroak eraispena ziurtasunez eta gardentasunez egitea eskatzen du. Ziurtasuna, ihes erradiaktiborik ez egoteko behar diren ekintza guztiak egin daitezen, hemen ezin delako akatsik egin, herritarren osasuna eta gure baliabideen etorkizuna jokoan dugulako.
AZKENEAN lortu dugu Euskal herritik hain gertu dagoen zentral nuklear zahar hau ixtea. Orain Ibertrolaren zentral guztiak itxi behar ditugu, mehatxu nuklear, hondakin nuklearrak betirako gelditzeko. Ekologistak Martxan Garoñaren Kontrako Foroa-ko eta Movimiento Iberiar Antinuklear Mugimenduko (MIA) kidea dena Garoña Betirako Ixteko lanean ibili garen guztioi zorionak luzatzen dizkio – baina kontuan hartu borrokak darraiela.
Garoñako zentral nuklearra irekitzeko eskaerarekin jarraitzen dute Nuclenorreko jabeak diren Iberdrolak eta Endesak (bakoitzak akzioen %50), gaur erabaki duten moduan. Horrek frogatzen du Iberdrolaren lehendakaria den Ignacio Sanchez Galanen adierazpena, Akziodunen Batzarraren aurrean martxoaren 31n egindakoa, azpikeria hutsa baino ez zela izan. Izan ere, Espainiako Gobernuarekin 2013 urtetik daukan ezkutuko negoziaketaren jarraipena izan da beherapen fiskala edo beste kontrapartida ekonomiko batzuk lortzeko helburuaz egina.
Garoñako Santa Marian gerta litekeen istripu nuklearraren aurrean egindako simulakroak izan duen parte-hartze arrakastatsua kontuan hartuta, Garoñaren Kontrako Foroak Iberdrolaren jarrera aldaketa modu positiboan baloratzen du. Simulakroaren jarraipena erabatekoa izan da eta guztiz jendetsua.
Gaur goizean Garoñaren aurkako foroak Iberdrolako buruzagiari gutun bat helduazari dio, burutu berri duen jarrera aldaketaren alde eginez. Lehen aldia da Iberdrolak gure inguruko zentral nuklearretan, Txernobil zein Fukushiman gertatutaku istripuak gertatu daitezkeela onartzen duela eta herritarrek zer egin jakin dezaten hauek trebatzea erabaki du. Simulakro honen bidez, Santa Maria de Garoña zentralean istripu bat gertatzean zer egin behar dugun azaltzen digu: KORRIKA!
Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroan bat egiten duten hainbat talde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko eta bizilagun elkarteek elkarretaratzeak antolatu dituzte gaur Iberdrolako bulegoen aurrean Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango eta Algortan. Helburua, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea prozesuan enpresa honek duen erantzunkizuna bere bezeroen aurrean salatzea izan da. […]
Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek elkarretaratzea egin du gaur Euko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea esijitu eta Eusko Jaurlaritza eta Estatu zentralaren arteko negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzeko.
“Udalx100berriztagarri” plataforma sozial bat da. Gure konpromisoa zutabe hauetan oinarritzen da:
pertsona eta herrientzat seguruak diren energiak bultzatu (energia nukleararri uko egiten diogunaren zuzeneko aipamena da hau),
klima aldaketaren aurkako beharrezko jarduera eraginkor modura energia berriztagarriak sustatu eta
eredu energetikoaren demokratizazioa, egun oligopolio baten eskutan dagoen merkatuaren deskonzentrazioaren eta ekoizpen banatuaren bidez.
2016ko Aste Nagusian Bilboko Konpartsak koordinakundea osatzen duten 28tik 20k Bilbotarron osasunaren alde egin zuten. Izan ere, Iberdrolak eta Endesak Garoñako zentral nuklear garesti, kutsakor eta batez ere arriskutsua berriz ere zabaltzeko asmoa erakutsi dutenez, Aste Nagusiko txosnetan energia berriztagarria eta ez nuklearra kontratatu zuten kooperatiba batekin. Iaz 2 konpartsek egin zuten ospa eta aurten 20k (%70ek).
Atzo udalbatza egon zen eta eguneko azken puntuan Garoñaren kontrako Foroak aurkeztutako mozioa aztertu zen. Mozioa Txernobilen 30. urteurrenean sartu zen eta orain aztertzeko, Forokoek hainbat argudio eman zituzten atzo. Une honetan estatuan dauden zentral nuklear guztiak itxi ahalko lirateke, benetan behar dugun elektrizitate kontsumoa, martxan diren zentral (mota guztietakoak) guztiek ekoizten duten horren %40a gutxiago delako.
Duela hilabete Txernobylgo istripu nuklear larriaren 30. urteurrena bete zen, eta martxoan berriz, Fukushimaren 5. urteurrena izan zen. 200.000 pertsonatik gora hil dira istripu hauen ondorioz, eta beste hainbestek gaixotasun larriak garatu dituzte, malformazioak, desplazamenduak…eta 680.000 milioi eurotako galerak, momentura arte.
Gaur, apirilak 26, Txernobylgo hondamendi nuklearraren 30. urteurrena betetzen den egunean, Garoñaren Kontrako Foroak mozioa aurkeztu du Bilboko Udaleko Erregistroan. Helburua biktimen oroitzapenean 5 minututako isiltasuna egitea eta udalak -energia nuklearra publikoki baztertu dezala eskatzea da. Ekimenak EH Bildu eta Udalberriren babesa izan du.
Galanek sindikatuekin egindako bileran, Garoña arrazoi ekonomikoengatik ez dela zabalduko egindako adierazpenak direla eta, Garoñaren kontrako Foroak hauxe adierazi nahi du…
Gaur goizean, Garoñaren Kontrako Foroaren parte diren hainbat eragile sozial, ekologista eta sindikalak Iberdrolako Akziodunen Batzarraren sarreran elkarretaratzea egin dute zentrala betirako itxi eta eraitsi dezatela eskatuz.
Garoñaren Kontrako Foroak bere etengabeko martxan darrai: simulakro erradiaktibo batekin jaio zen Garoñaren Kontrako Foroa. Jarraian, manifestazio jendetsuak egin zituen, hitzaldiak, erakusketak, Iberdrolaren Akziodunen Batzarraren kanpoan antolatutako protesta, etab. Ekologistak Martxan Foroan parte hartzen ari da, Garoña behin betiko itxi dadin. Orain, Bizkaian ere ari da Garoñaren Kontrako Foroa antolatzen. Lan hori webgune berri batean islatzen da orain
Duela 35 urte poliziak Gladys del Estal erail zuen Tuteran (Nafarroa), nuklearraren aurkako manifestazio batean. 35 urte eta gero
Ekologistak Martxanek gaitzetsi egiten du Endesak (bai eta Iberdrolak ere, Garoña zentralaren jabeak baitira biak) Garoñako zentrala irekita mantentzeko egingo duen eskaerari buruz egin berri duen iragarpena. Zentrala martxan jarriko litzateke, eta, hartara, ziurgabetasuna luzatuko litzateke.