Category Archives: Nuklearra

Garoñaren eraispena kontrola dezagun

Lehenengo borroka irabazi ondoren (Garoña betiko ixtea), orain bigarrena dator: eraispena. Foroak eraispena ziurtasunez eta gardentasunez egitea eskatzen du. Ziurtasuna, ihes erradiaktiborik ez egoteko behar diren ekintza guztiak egin daitezen, hemen ezin delako akatsik egin, herritarren osasuna eta gure baliabideen etorkizuna jokoan dugulako.

AZKENEAN: Garoña Betirako itxi dugu!

AZKENEAN lortu dugu Euskal herritik hain gertu dagoen zentral nuklear zahar hau ixtea. Orain Ibertrolaren zentral guztiak itxi behar ditugu, mehatxu nuklear, hondakin nuklearrak betirako gelditzeko. Ekologistak Martxan Garoñaren Kontrako Foroa-ko eta Movimiento Iberiar Antinuklear Mugimenduko (MIA) kidea dena Garoña Betirako Ixteko lanean ibili garen guztioi zorionak luzatzen dizkio – baina kontuan hartu borrokak darraiela.

Endesak eta Iberdrolak gure bizitzekin jolasten dute, gobernuarekin beherapen fiskala negoziatzen duten bitartean

Garoñako zentral nuklearra irekitzeko eskaerarekin jarraitzen dute Nuclenorreko jabeak diren Iberdrolak eta Endesak (bakoitzak akzioen %50), gaur erabaki duten moduan. Horrek frogatzen du Iberdrolaren lehendakaria den Ignacio Sanchez Galanen adierazpena, Akziodunen Batzarraren aurrean martxoaren 31n egindakoa, azpikeria hutsa baino ez zela izan. Izan ere, Espainiako Gobernuarekin 2013 urtetik daukan ezkutuko negoziaketaren jarraipena izan da beherapen fiskala edo beste kontrapartida ekonomiko batzuk lortzeko helburuaz egina.

Mezu antinuklearra Iberdrolako lasterketan sartu da

Garoñako Santa Marian gerta litekeen istripu nuklearraren aurrean egindako simulakroak izan duen parte-hartze arrakastatsua kontuan hartuta, Garoñaren Kontrako Foroak Iberdrolaren jarrera aldaketa modu positiboan baloratzen du. Simulakroaren jarraipena erabatekoa izan da eta guztiz jendetsua.

Iberdrolako gau lasterketa, istripu nuklear baterako simulakroa

Gaur goizean Garoñaren aurkako foroak Iberdrolako buruzagiari gutun bat helduazari dio, burutu berri duen jarrera aldaketaren alde eginez. Lehen aldia da Iberdrolak gure inguruko zentral nuklearretan, Txernobil zein Fukushiman gertatutaku istripuak gertatu daitezkeela onartzen duela eta herritarrek zer egin jakin dezaten hauek trebatzea erabaki du. Simulakro honen bidez, Santa Maria de Garoña zentralean istripu bat gertatzean zer egin behar dugun azaltzen digu: KORRIKA!

Elkarretaratzeak Iberdrola aurrean, Garoña ixtea exijitzeko

Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroan bat egiten duten hainbat talde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko eta bizilagun elkarteek elkarretaratzeak antolatu dituzte gaur Iberdrolako bulegoen aurrean Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango eta Algortan. Helburua, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea prozesuan enpresa honek duen erantzunkizuna bere bezeroen aurrean salatzea izan da.   […]

Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak, Garoña ixtea Estatuko gobernuarekiko negoziazioetan lehentasunezko puntua izan dadila eskatu du

Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek elkarretaratzea egin du gaur Euko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea esijitu eta Eusko Jaurlaritza eta Estatu zentralaren arteko negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzeko.

Ekologistak Martxanek “Udalx100berriztagarri” plataforma sozialarekin bat egiten du

“Udalx100berriztagarri” plataforma sozial bat da. Gure konpromisoa zutabe hauetan oinarritzen da:

pertsona eta herrientzat seguruak diren energiak bultzatu (energia nukleararri uko egiten diogunaren zuzeneko aipamena da hau),
klima aldaketaren aurkako beharrezko jarduera eraginkor modura energia berriztagarriak sustatu eta
eredu energetikoaren demokratizazioa, egun oligopolio baten eskutan dagoen merkatuaren deskonzentrazioaren eta ekoizpen banatuaren bidez.

Bilboko Konpartsa gehienek agur esan diote Garoñari, agur Iberdrolari

2016ko Aste Nagusian Bilboko Konpartsak koordinakundea osatzen duten 28tik 20k Bilbotarron osasunaren alde egin zuten. Izan ere, Iberdrolak eta Endesak Garoñako zentral nuklear garesti, kutsakor eta batez ere arriskutsua berriz ere zabaltzeko asmoa erakutsi dutenez, Aste Nagusiko txosnetan energia berriztagarria eta ez nuklearra kontratatu zuten kooperatiba batekin. Iaz 2 konpartsek egin zuten ospa eta aurten 20k (%70ek).

Bilboko Udalak Garoña ixtearen alde dagoela berretsi du baina ez Iberdrolarekin mozteko zentrala zabalduz gero

Atzo udalbatza egon zen eta eguneko azken puntuan Garoñaren kontrako Foroak aurkeztutako mozioa aztertu zen. Mozioa Txernobilen 30. urteurrenean sartu zen eta orain aztertzeko, Forokoek hainbat argudio eman zituzten atzo. Une honetan estatuan dauden zentral nuklear guztiak itxi ahalko lirateke, benetan behar dugun elektrizitate kontsumoa, martxan diren zentral (mota guztietakoak) guztiek ekoizten duten horren %40a gutxiago delako.

Garoñaren Kontrako Foroak energia nuklearra baztertu dezala eskatu dio Bilboko Udalari

Gaur, apirilak 26, Txernobylgo hondamendi nuklearraren 30. urteurrena betetzen den egunean, Garoñaren Kontrako Foroak mozioa aurkeztu du Bilboko Udaleko Erregistroan. Helburua biktimen oroitzapenean 5 minututako isiltasuna egitea eta udalak -energia nuklearra publikoki baztertu dezala eskatzea da. Ekimenak EH Bildu eta Udalberriren babesa izan du.

Garoñaren Kontrako Foroak bere martxa darrai

Garoñaren Kontrako Foroak bere etengabeko martxan darrai: simulakro erradiaktibo batekin jaio zen Garoñaren Kontrako Foroa. Jarraian, manifestazio jendetsuak egin zituen, hitzaldiak, erakusketak, Iberdrolaren Akziodunen Batzarraren kanpoan antolatutako protesta, etab. Ekologistak Martxan Foroan parte hartzen ari da, Garoña behin betiko itxi dadin. Orain, Bizkaian ere ari da Garoñaren Kontrako Foroa antolatzen. Lan hori webgune berri batean islatzen da orain

Garoña itxi orain

Ekologistak Martxanek gaitzetsi egiten du Endesak (bai eta Iberdrolak ere, Garoña zentralaren jabeak baitira biak) Garoñako zentrala irekita mantentzeko egingo duen eskaerari buruz egin berri duen iragarpena. Zentrala martxan jarriko litzateke, eta, hartara, ziurgabetasuna luzatuko litzateke.