Category Archives: Bizkaia

Garoñaren Kontrako Foroak energia nuklearra baztertu dezala eskatu dio Bilboko Udalari

Gaur, apirilak 26, Txernobylgo hondamendi nuklearraren 30. urteurrena betetzen den egunean, Garoñaren Kontrako Foroak mozioa aurkeztu du Bilboko Udaleko Erregistroan. Helburua biktimen oroitzapenean 5 minututako isiltasuna egitea eta udalak -energia nuklearra publikoki baztertu dezala eskatzea da. Ekimenak EH Bildu eta Udalberriren babesa izan du.

Bilboko Udalak ez du Pagasarri Mendiko Plan Berezia errespetatzen

Cementos Rezola enpresak, Bilboko Udalak modu irregularrean emandako lizentziaz baliaturik Bolintxuko harrobia betetzen dabilela salatu du Ekologistak Martxanek. 2008an onartutako Pagasarri Mendiko Plan Bereziak babesten dituen hezeguneak eta belatz handiaren bizilekua suntsituz.

Eurodiputatuak Lindanoz kutsatutako Oiolako urtegian

Izquierda Unitaria Europea/Izquierda Verde Nórdica Talde Konfederaleko ordezkariak egon dira Oiolako urtegia bisitatzen, lindanoaren arazoa aztertzeko. Ekologistak Martxan-ek parte hartzen duen Oiolako Urtegiaren Deskonexiorako Plataformak (OUD) Oiolara antolatutako bisita hau, Estatuko hainbat lekuetan aldi berean egin diren ekintza koordinatuen parte da.

Natura 2000 Sarearen egun Europarra eta Ordunte Mendilerroa

Maiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen egun Europarra ospatzen da. Bizkaiko mailan, Ordunteko Mendilerroa Natura 2000 Sarearen barruan kokatzen da, eta bertako balio naturalak ezagutarazteko Ekologistak Martxan Bizkaiak ekimen batzuk antolatu ditu.

Zergatik ezkutatzen duzue daukazuen informazioa?

AHT Gelditu! Elkarlana Koordinakundetik, egoera sozioekonomiko larriagotzen ari den arren, Gasteizko nahiz Iruñeko euskal gobernuek AHT proiektuarekin tematuak jarraitzen dutela azpimarratu nahi dugu. Izatez, euskal exekutiboak AHTren lanei bultzada handiagoa eman gura dio.

“Tartalariekin” elkartasuna

Ekologistak Martxanek tartalariekin elkartasunean, datorren egunetan izango diren mobilizazioetara deitzen du.