Manifestazioa (Bilbo) M8. Zaintzarekin negoziorik ez!

Astebete baino ez da falta martxoaren 8rako. Beste behin, Bilboko kaleak beteko ditugu gure aldarriak lau haizeetara zabaltzeko. Iazko martxoaren 8an ozen salatu genuen zaintzaren negozioa, azaroaren 30ean grebara joan ginen, eta oraindik ere zaintza sistema publiko baten alde ari gara lanean. Zaintza ezin da negozioa izan, zaintza ezin da emakumeon gorputzen eta lanaren kontura sostengatu. Bizitza eta zaintza duinak nahi ditugu. Gaur egungo zaintza sistema indarkeria da, nahikoa da! Datorren ostiralean denok kalera. Elkarrekin sistema irauli egingo dugu. Gora borroka feminista!

  • Twitter
  • Facebook