Hitzaldia (Bilbo) Bilborako Emisio Txikiko Eremuen Proposamena. Egiteke dagoen eztabaida

Ekologistak Martxan-ek dei egiten dizue datorren asteazkenean, azaroaren 22an, 19:30ean, Ekoetxean (Pilota 5, Bilbo), Garraio Batzordeak antolatutako jardunaldian parte hartzera.

Bilborako Emisio Txikiko Eremuen Proposamena. Egiteke dagoen eztabaida, izenburupean, Bilboko Udalak plazaratutako proposamena aztertuko dugu, baita beste lurralde batzuetako esperientziak ere, eta hausnarketa bat egingo dugu bilbotar guztiontzako mugikortasun jasangarri, osasungarri eta diseinatutako eredu bat ezartzeko modurik egokienari buruz.

  • Emisio Txikiko Eremuen esperientzia Europan eta Estatu espainarrean. Carmen Duce. Ecologistas en Acción taldearen Garraio eta Mugikortasunaren arduraduna
  • Bilborako Emisio Txikiko Eremuen proposamena. Ignacio Alday. Bilboko Udaleko Mugikortasun Arloko zuzendaria
  • Emisio Txikiko eremuen proposamenari buruzko hausnarketa kritikoa. Ekologistak Martxan taldeko Garraio eta Mugikortasun Batzordea

Ekoetxean ikusiko dugu elkar!

  • Twitter
  • Facebook