Bizi Martxa (Bilbo) Gerraren, gastu militarraren eta armagintzaren aurka!

Gerraren, gastu militarraren eta armagintzaren aurka!

Apirilak 15 Abril, 11:00etan

Bilbotik Getxora.

Egin dezagun bidea desmilitarizazioruntz!

 

 

Gerraren eta euskal industria militarraren aurkako bizikleta martxa

►Bizkaiko hainbat gizarte taldek “gerra, gastu eta industria militarraren aurkako Hamabosgarren Bizi Martxa” antolatu dute larunbat honetarako, apirilak 15, armen trafikoa salatzeko eta ekoizpen militarra zibila bihur dadila eskatzeko.

Ekimen honen bidez, euskal negozio militarra salatuko da, kontuan hartuta arma-enpresek erakundeetatik milioi askoko dirulaguntzak jasotzen dituztela.

Euskal arma fabrikek armadei laguntzen diete eta Saudi Arabia, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Maroko, Israel edo Turkiari saltzen diete ekoitzitako armamentua.

  • Twitter
  • Facebook