Bizimartxa (Bilbo): XV.Bidegorria Galdakaora Orain!

XV.Bidegorria Galdakaora Orain!

Eta 15garrenaren bila goaz, ez da erraza hainbat martxa jarraian egitea, hilabetez hilabete, baina hemen gaude etsi gabe. Berdin dio euria, haizea edo kazkabarra, ez dugu hutsik egiten hileko azken larunbatetako martxetan.

Agian bada garaia Basauri, Etxebarri, Arkotxa, Galdakao eta Bilboko udalak pixka bat mugi daitezen, guztiei mesede egiten dien azpiegitura baten alde.

Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute aipatu ere egin haien inplikaziorik eza.

Edo herritarrak al gara egunero egiten den bidegorri zati bakoitza erauzi behar dugunak? Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin behar bada, bada garaia ekintzetara itzultzeko eta galeriari eta hauteskunde-garaiei begirako hitzetan bakarrik ez uzteko.

  • Twitter
  • Facebook