Kapela Eguna (Bilbo): 100 egun falta dira

Bilboko Konpartsak federazioak hainbat ekimen antolatuko du datorren Aste Nagusirako ehun egun faltako direnean, haien artean Kapela Eguna, maiatzaren 14an bilbotar denentzat prestatu tako jaialdia.

Festa ireki horren bidez, bilbotarrei Aste Nagusirako motorrak pizten lagundu nahi diegu konpartsok, azken bi urteotan jazotako ezohiko egoerari buelta emateko asmoz.

Konpartsok ezagutarazi dute Kapela Egunaren kartela, eta bilbotar denei luzatu die gonbita gurago duten kapela jantzita, bertaratu eta gozatzeko. Datozen egunetan jakinaraziko dira jaiegun horretarako programatutako jarduerak.

Informazio gehiago duzu esteka honetan.

Aste Nagusi “benetan nagusia” izateko alde!

Etor zaitez eta parte har ezazu!

 

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook