Zuhaixkak landatzea El Kalero auzoan (Basauri)

Sagarrak eta Ingurumen Boluntario Sareak, “El Kalero” auzo elkartearekin elkarlanean, Kareaga auzoa eta Montefuerte Parkean zuahaixkak landatzeko ekintza antolatu dute igandean. Esku-hartze honen helburua babes naturaleko hesi bat sortzea da.

Bostgarren deialdi hau otsailaren 27an izango da, 10:00etan, Basauriko Asturias kalearen amaieran eta 13:00etan amaituko da. Komeni da kantinplora urez beteta eramatea, baita arropa erosoa, zikindu daitekeena eta mendiko botak ere.

 

Plazak mugatuak dira, beraz, beharrezkoa da izena ematea ekologia@sagarrak.org helbidean edo 94 4263769 telefonora deituta. Epea: otsailaren 24a, osteguna.

Informazio gehiago hemen.

Animatu eta parte hartu!

  • Twitter
  • Facebook