Ekologistak Martxan Honduraseko Herriarekin bat

Ekologistak Martxan erakundeak Honduraseko herri zapalduarekin bat egiten du, eta gobernuak hauteskundeetako erabakiak errespeta ditzala eskatzen du, debekuak, salbuespen-egoera eta errepresioa bertan behera uzteko eskatuz. Bereziki azken urtetan lan egin dugun erakundeekin bat egiten dugu, COPINH-ekin (Honduras Erakunde Herritarren eta Indigenen Erakundea), Justizia eta Duintasunaren aldeko Mugimendu Zabalarekin (MADJ). Hauekin batera, beste askok (50) osatzen duten Honduraseko Herri eta Gizarte Mugimenduen Plataformarekin (PMSPH) ere bat egiten dugu. Erakunde hauek Manuel Zelaya lehendakaria kendu zutenetik (2009an) gaur arte errepresio bortitza jasan dute estatuaren aldetik. Hauteskundeak egien eta aste baten buruan oraindik ez dira emaitzak argitaratu, eta errepresioa berriz handitu egin da, herritarren protestak areagotzen diren bitartean. Estatuak salbuespen-egoera agindu zuenetik sei pertsona erail ditu armadak, beste asko zauritu eta ehunka pertsona atxilotuak izan dira.”

  • Twitter
  • Facebook