Calendar

May
2
Thu
Hitzaldiak (Bilbo) Erregai fosilekiko mendekotasuna: Irtenbideak eta erronkak!
May 2 @ 16:20 – May 30 @ 17:20

🌍 Erregai fosilekiko mendekotasuna: Irtenbideak eta erronkak! 🌱
Hitzaldi-sorta honetara gonbidatzen zaitugu maiatzean. Bertan, erregai fosilen mendekotasunaren aurkako borrokaren erronkak eta irtenbideak aztertuko ditugu, eta trantsizio energetiko justua lortzeko urratsak ere bai.

🔍 Maiatzak 2: “Erregai fosilekiko mendekotasuna, enpresak eta tranpak”🏭💡

🚨 Maiatzak 16: “Petronorren trapu zikinak eta ate birakariak, osasunaren kontura”💣🚑

Maiatzak 23: “Mahai-ingurua sindikatuekin”🤝🌟

🌱 Maiatzak 30: “Politikak eta administrazioak deskarbonizazioan duten zeregina”.🏛️🍃

  • Tokia: Bizkaiko Batzar Nagusiak – Hurtado de Amezaga kalea 6 – Bilbo 📍
  • Ordua: 18:00 ⏰

Sarrera librea tokia bete arte.💪🌈

May
13
Mon
Erakusketa (Bilbo) 30. Urte – AHT Gelditu
May 13 @ 8:00 – May 31 @ 21:00
May
18
Sat
Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo): bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa
May 18 @ 9:00 – 14:00

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.

Ibilbidea:

    • 1. taldea: 09:00etan Santutxuko Metroa, Zabalbide irteeran
    • 2. taldea: 9:45ean (Plaza Funicular) –  Funicular – Artxanda – San Roke – Ola (Euskotren) 14:15ak inguruan Bilbo
  • Hasiera: Maiatzak 18, larunbata
  • Lekua: 1. taldea: Karmelo Plaza. 09:00etan. 2. taldea: Funikular plaza, 09:45ean
  • Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)
  • Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
  • Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.
  • Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Izena-emateko edo informazio gehiagorako idatzi bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, maiatzaren 17ko (ostirala) 12:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude. Dohakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan, Sukar Horia eta Karmela.

Martxa (Lasarte-Oria) Errausketarik ez! Erraustegia ez da miraria, oztopoa da!
May 18 @ 11:00 – 12:00

Erraustegira martxa eta ToxicoWatch-ekoen aurkezpen ekitaldiak

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren deialdiak
Maiatzak 18, larunbata
11:00 Erraustegira martxa Lasarte-Oriako Okendo plazatik.
Babesleak: Donostia Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan.

Maiatzak 23, osteguna
ToxicoWatch fundazioko ordezkari Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman Hernaniko Sandiusterrin. Bost urteotan erraustegiak eragindako kutsadura aztertzeko eginiko behaketa lanaren emaitzen herri aurkezpena.

Maiatzak 27, astelehena
18:00 ToxicoWatch fundazioko ordezkari Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman Sutegin. Bost urteotan erraustegiak eragindako kutsadura aztertzeko eginiko behaketa lanaren emaitzen aurkezpen “tekniko zehatzago bat, gaia xehekiago aztertu eta eztabaidatu nahi duten aditu, teknikari, gizarte mugimendu eta hautetsien aurrean”.

Deitzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.

May
19
Sun
Ibilbide gidatua (Bilbo) Ibilbide gidatua Bolintxutik
May 19 @ 9:00 – 13:00

Bilbo – Bizkaian “Ur garbia eta saneamendua” GJH 6 sustatzeko ekintzak eta jardunbide egokien trukea proiektuko jarduerei hasiera ematen diegu; #BOLINTXU parke naturalera lehen txangoa eginez. Sagarrak Elkartearekin eta Mujeres En la Diversidad elkartearekin elkarlanean. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako ekintza.

Ekologistak Martxan eta Sagarrak Talde Ekologistaren laguntzarekin.

Ibilbide (Bakio) Udabarriko ibilbide botanikoa Bakion
May 19 @ 9:30 – 10:30

Hemengo lora basatien izenak ezagutzeko gogoa? Gure bide ertzetan polinatzaile eta txorientzako erabilgarri diren lore politak dauzkagu baina etengabe mozten dira. Gurekin etorri eta ibilbide ederraz gozatu! Urdaibai hemen hasten da!☘️🌺💐🐝🐞🦋🪲🦟🌹💐🌼🥀🍃🎋🌸🌻🌷

May
22
Wed
Hitzaldia eta eztabaida (Sestao) Zer eta zertarako da proiektu hau
May 22 @ 19:00 – 20:00

Subflubiala tunelak, Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuak, Getxo lotu nahi du Artatzako biribilgunetik Sestao eta Portugalete arteko Ballonti korridoreraino, Ugaldebieta autobidearekin eta Super Hegoaldearekin lotzeko korapilo handi bat eraikiz.

450 milioi euroko inbertsioa eta itsasadarraren bi ertzen arteko trafikoa % 33 handitzea ekarriko du, eguneko 63.000 ibilgailurekin.

Proiektu honek atzera egin du karbono eta beste kutsatzaile batzuen emisioak murrizteko borrokan, Europako ingurumen-jarraibideen aurka.

Azpiegitura handi hori egiteak ez du esan nahi errepide-sarearen saturazio-arazoak murriztuko direnik, baizik eta garraio pribatuaren erabilera areagotuko duenik. Horrela, Artaza eta Ballonti korridorearen irteeretan “inbutu-lepo” handi bat sortuko da, eta horrek auto-ilara eta istripu gehiago eragingo ditu.

Bizi dugun larrialdi klimatikoko egoeran, ez du zentzurik azpiegitura handi horiek eraikitzeak garraio pribatua garraio publikoaren aurretik lehenesteko eta hobetzeko.

 

 

May
23
Thu
Hitzaldia (Hernani) Zubietako erraustegiaren kutsadura: 5 urteko azterkataren emaitzak
May 23 @ 18:00 – 19:00
May
26
Sun
Manifestazioa (Donostia) Donostia ez dago salgai!
May 26 @ 12:00 – 13:00

Maiatzak 26 igandean, eguerdiko 12:00tan Easo plazatik abiatuko da.

Ibilbidea: Easo Plaza, Easo kalea, San Martin, Urbieta, avenida, San Katalina zubia, Paseo kolon, Peña y Goñi, Kursaal, Zurriola, Bretxa, San juan, Fermin Calbeton, San Jeronimo, bulebarra.

Manifiestua:

Hiriko hainbat auzo-elkartek eta gizarte-mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak adierazten du Donostiako egungo hiri-eredua gutxiengo baten onurara bideratuta dagoela; gehiengoaren bizi-baldintzak baztertuta geratzen dira sektore pribilegiatuenen mesedetan. Espekulazio, turismo eta luxuzko negozioen aldeko Udal Gobernuaren erabakiak bata bestearen atzetik hartzen dira, hiria turistifikazio prozesu basatian sartu, etxebizitza larrialdia areagotu, bizilagunak auzoetatik kanporatu, ondare arkitektoniko eta naturala suntsitu, berdeguneak murriztu, merkataritza txikia galdu eta hiriko sare soziokulturalari eragiten dion bitartean. Politika horien ondorioak gero eta larriagoak dira eta donostiar gehienek jasaten dituzte egunez egun. Gure hiria gero eta bizigaitzagoa da.

Ildo honetan, donostiarron beharrekin zerikusirik ez duten hainbat proiektu eta operazio urbanistiko bultzatzen eta inposatzen ari direla salatzen dugu, interes orokorrari eta herritarren ahotsari muzin eginda:

  • Basque Culinary Centerren bigarren eraikina eraikitzen hastea, Manteo parkea suntsituta. Inposaketa autoritario horri gehitzen zaio udal lurzoruaren ondare garrantzitsu bat unibertsitate pribatu bati lagatzea.
  • San Bartolome muinoan merkatal-gune erraldoia jartzeko proiektua, lurrazpiko 4 solairuko aparkalekuarekin.
  • Eraikin historiko esanguratsu eta bereizgarri (Arte Ederren Antzokia, Atotxako Geltokia eta abar) babesik gabe uztea eta eraistea.
  • Etxebizitza legean jasotako baldintzetan Donostia gune tentsionatu izendatzeko urratsik ez ematea. Funts putreak hiritik botatzeko neurririk ez hartzea.
  • Etxebizitza berrien eraikuntza sustatzean alokairu sozialaren eskaintza legezko gutxienekoetara mugatzea eta etxebizitza espekulatiboari lehentasuna ematea.
  • Etxebizitza-sustapen guztietan etxebizitza babestua sartzeko betebeharra sistematikoki ez betetzea eta Udalak dituen aprobetxamendu- edo eraikigarritasun-lagapenak diru bihurtzea.
  • Hotelen irekieraren sustapen neurrigabea, Nobu hotelaren arau hausteekin Udalaren konplizitatea, Basquepackers (Arriola kalea) hostelaren irregulartasunen ikuskapen eza, Koisi (Heriz) hostelak bizilagunei eragindako arazoen betikotzea.
  • Igeldon Xabi Alonsoren txaletaren kasuan trikimailu legalen bidez arauak hautsi dituen aldearekin Udala aktiboki lerrokatzea.
  • Belartzako landa gunearen berreskurapena agindu duten epaiak ez betetzea eta eremu hori betirako suntsitzea dakarten on line merkataritzako multinazionalentzako makro-poligono logistikoaren eta hotel berriaren Belartza2 izeneko egitasmoaren sustapena.
  • Añorga Txikin neurriz gaineko 250 etxebizitzaren eraikuntza, auzoan behar diren zerbitzuak eta azpiegiturak kontuan hartu gabe.
  • Altzako Auditz-Akular inguruko muino eta ibarbide naturalak 3.000 etxebizitza baino gehiagotarako lurzoru urbanizagarri gisa mantentzea, garapen iraunkorreko irizpide guztien aurka jardunez, eta gizarte eta lurralde aldetik orekatua den hirigintzaren aurka.
  • Otis multinazionalak Herreran dituen lurrak 400 etxebizitza baino gehiagotarako eremu urbanizagarri bihurtzeko asmoa, enpresaren interes ekonomiko hutsei erantzunez. Horrela, Altzako lanpostuen desertizazioa burura eraman eta auzoarentzako espazio librea lortzeko azken aukera galtzen da.
  • Alokairu turistikoko pisuen erregulazio ez-eraginkorra eta ikuskapenik eza. Egungo araudiaren aurreko pisu turistikoen kopurua gainditzea eta eremu saturatuenak are gehiago saturatzea ahalbidetu duen arauan tematzea.
  • Ostalaritzak eremu publikoa era zentzugabean okupatu eta pribatizatzea.
  • Donostiako hirigintza berrantolatu behar duen Plan Orokor berria arrazoirik gabe atzeratzea.
  • Metro-pasantearen proiektu zentzugabea bultzatzea, eta bide batez egitasmo horrek Dbus-en izango dituen ondorio kaltegarriak eta obrak eragin dituen diru-xahuketa, segurtasun-fallta eta espazio publikoari nahiz bizilagunei eragindako kalteak ezkutatzea.
  • Emisio Gutxiko Eremua kilometro karratu txiki batera mugatzea, eremu turistikoan. Hiriko trafikoa erabat baldintzatzen duten lurpeko aparkalekuak murrizteko neurririk ez hartzea.
  • Hirian hain urria den lurzoru naturala, berdeguneak eta zuhaitzak suntsitu eta artifizializatzea. Adibidez, sur-park proiektuak Antondegi inguruarentzat dakarren mehatxua.
  • Zuhaitzen Plan Zuzentzailea egiteko gardentasun falta eta atzerapen ulertezina, ale osasuntsuak mozten diren bitartean. Azken-aurrekoa, Errondo pasealekuan.
  • Hondakinen kudeaketa txarra, Donostiako hondakinen bereizketa-tasa Gipuzkoa osoko txarrena bihurtuz. Horri gehitu behar zaio Parte Zaharrean eta antzeko eremuetan sortutako kutsadura akustiko larria.
  • Bizilagunen eskariei jaramonik ez egitea, kasu oso sinpleetan ere, hala nola Lugaritzeko Luis Villasante parkea urbanizatzea edo Zarautz hiribidea eta Matia Fundazioa lotzen dituzten bi igogailu publiko martxan jartzean, zortzi hilabetez funtzionamendutik kanpo egon baitira.
  • Udalak kalean lo egin beharra duten pertsonentzat eta migratzaileentzat harrera egiteko baliabiderik ez jartzea eta La Sirena aterpetxea neguan ixtea.
  • Donostia mordaza-hiri bihurtzea, eredu honen aurka gauden gizarte-sektoreen eskubide zibil eta politikoak urratuz.

Donostia Defendatuzentzat, jarduera horiek guztiak Udal Gobernuaren politika etengabearen erakusgarri dira. Alegia, ez dira arazo puntualak, hirian dugun arazo orokor eta endemiko baten ondorio eta adibide, baizik. Aurrekontu publikoa eta udal erakundeak interes ekonomiko partikularren alde jartzen dira sistematikoki, eta horrek erakusten du Donostia modu arriskutsu eta atzeraezinean saldu nahi dutela.

Herritarren bizitzak erdigunean jarriko dituen hiri-ereduaren alde egiten dugu, eta ez dugu onartzen gure hiriarekin egiten ari dena, asko baitugu jokoan.

Donostia ez dago salgai!

 

Atxikitako erakundeak:

  1. Altza XXI herri ekirnena
  2. Amara Bai auzo elkartea
  3. Áncora
  4. Añorga Txikitarrak auzo elkartea
  5. AA.VV. Lugaritzeko auzokideak
  6. Ba Gera
  7. Belartza 2 Gelditu
  8. Bideak Bidebietako auzolagun elkartea
  9. Bizilagunekin plataforma
  10. CC.00. sindikatua
  11. CNT Gipuzkoa
  12. Dendartean
  13. Donostia Bizirik
  14. Egia Bizirik auzo elkartea
  15. Eguzki talde ekologista
  16. Ekologistak Martxan Gipuzkoa
  17. Erdian Bizi auzo elkartea
  18. Errausketaren Aurkako Mugimendua
  19. ESK sindikatua
  20. Gazte Ekoliderren Sarea (GEKOS)
  21. Greenpeace
  22. Haritzalde naturzaleen elkartea
  23. Heriz plataforma
  24. Herria kultur elkartea
  25. Herripe auzo elkartea
  26. (IZBE) Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea
  27. Kaleratzeak Stop Desahucios Donostialdea
  28. Kontenedora
  29. LAB sindikatua
  30. Martutene bizirik
  31. Mugarik Gabe
  32. Ondare SS
  33. Osteguna Elkartea
  34. Parkea Bizirik
  35. Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
  36. Saretxe
  37. Sarroeta Asociación de Vecinos
  38. Satorralaia
  39. SOS Manteo
  40. Steilas sindikatua
  41. Uliako Auzo Elkartea
  42. Uliako Lore Baratzak