Oraingo honetan, Pagasarriko Bolintxu bailara bisitatuko dugu, Supersur autobide berriaren inpaktuak jasaten ari den Bilboko balio natural handieneko tokietako bat.
Ibilbidean naturarekin lotutako hainbat alderdi komentatuko ditugu – fauna, basoak edo baso-laboreak, esaterako –, erabilera eta aprobetxamendu historikoak eta egungoak – zabortegiak, harrobiak edo Supersur autobidea –. Paraje ederrez ere gozatuko dugu, Bolintxu bailarako basoa eta ur-jauzia bezala.
Era berean, Plan Berezian hainbat alderdiri buruz egindako proposamenak errepasatuko ditugu, hala nola, baso-kudeaketa, ibilgailuentzako sarbideen antolamendua, harrera-eremuak, bideen egoera eta paisaia leheneratzea. Proposatzen zena Pagasarriren egungo egoerarekin eta egindakoarekin alderatuko dugu.
Gurekin Bolintxuren egungo egoera, Pagasarriko ingurumena hobetzeko egin dena eta egiteko dagoena ezagutzera etortzera animatzen zaituztegu!
- 9:30 Hasiera: Plaza Zabalburu
- 14:30 Itzulia: La Peña / Abusu
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria
Izen ematea: urriak 27, ostirala, 12:00ak arte. bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Urriak 28 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
Laguntzailea: Bilboko Udala