Ekologistak Martxanek Atxuriko Eskolaren ondoan dagoen Ibeni Kaiko kalean moztutako zuhaitza berehala berrezartzeko exijitzen du

  • Ikastetxeari gereizpea ematen zioten bi zuhaitzetako bat zen, eta hori dela eta, talde Ekologistak eremu horretan zuhaitz gehiago landatzea proposatzen du.

Atxuriko Eskolaren atzean dagoen Ibeni Kaiko kaleko zuhaitz baten mozketa ezagutu ondoren, Ekologistak Martxanek zuhaitz hori berehala berrezartzeko eskatu dio Bilboko Udalari, ikastetxeari itzala ematen zioten bi aleetako bat zelako, eta haren mozketak ingurune horretako berdegunaren eza areagotzen du. Exijentzia horri, hiriko eremu horretan zuhaitz gehiago landatzeko eskaera gehitzen dio elkarteak.

Ale hau moztearen ordain gisa, kale honetan zuhaitz gehiago landatzea eskatzen du elkarteak, kaleari berari eta ikastetxeari gerizpe handiagoa emateko. Ekologistak Martxanek uste du zuhaitzen presentzia bultzatu behar dela hirian, eta ildo horretan, ahal den guztia egin behar dela zuhaitz gehiago izateko.

  • Twitter
  • Facebook