Tag Archives: Tarifazo de la luz

Ekologistak Martxan eta beste kolektibo batzuk argindarraren prezioaren igoera neurrigabea salatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 26an Bilbon

Datorren martxoaren 26an, larunbata, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan, ‘Sakeoari ez. Energiarako eskubidea’. Azken hilabeteetako tarifazo elektrikoaren aurrean, herri-mugimenduko hainbat eragileek dinamika hau aurkezten dute, argiaren prezioaren igoera lotsagarriak errudun boteretsuak eta ondorio mingarriak dauzkatela seinalatzeko.

Aste honetan ‘Sakeoari ez. Derecho a la Energía’ kanpainaren ekintzak jarraitzen dute, argindarraren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko

Aste honetan ‘Sakeoari ez! . Derecho a la Energía’ kanpainak aurerra jarraitzen du, argiaren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko. Martxoaren 11n, Zer dago argiaren prezioaren igoeraren atzean?, izeneko hitzaldia izango da La Bolsan, 16an Santiago plazan batzar irekia egingo den bitartean. Azkenik, martxoaren 26an manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan zehar, Arriaga Plazatik 18:00etan aterako dena.