Tag Archives: Supersur

Ekologistak Martxan-ek ibilbide ekologiko berri bat egin du Bolintxu bailaran

Joan den larunbatean, azaroaren 26an, Ekologistak Martxan Bizkaiak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, ibilbide ekologiko berri bat egin zuen Bilboko berdeguneetan barrena. Oraingoan, Pagasarri mendigunea eta Bolintxu bailara aukeratu dituzte. Ibilbide honen bidez, erakunde ekologistak zonaldeko errealitate naturalaren hainbat alderdi eta pairatzen dituen arazoak ezagutu nahi ditu.

Bolintxu suntsitzen ari dira

Bizkaiko Foru Aldundiak. Imanol Pradales diputatuaren bidez, hedabideei helarazi zien hurrengo adierazpenak: “egindako obrek ez dute inongo eraginik Bolintxuko haranean ezta haren ingurunean ere” (2020-X-14). Gezurra dela argi eta garbi adierazi nahi dugu.