Autobidearen leherketek eragindako kalteak salatu ditu Supersur handitzearen aurkako plataformak
Duela zenbait aste hasi ziren leherketak egiten Seberetxe auzoko Supersur autobideko tuneletako bat eraikitzeko. Horren ondorioz bizilagunei eragindako eragozpenak eta etxebizitzei eta Seberetxe jauregiari eragindako kalteak salatzen du Supersur handitzearen aurkako plataformak.