Tag Archives: residuos

Ekologistak Martxan taldeak Santo Domingoko zabortegian lindanoa dagoela salatu du

Hondakin arriskutsuen kudeaketa eta lindanoz kutsatutako zabortegiei buruzko ikerketarekin jarraitzen du Ekologistak Martxan taldeak. Oraingo honetan, Alto de Santo Domingon dagoen zakartegian aurkitu du lindanoa elkarte ekologistak. Zabortegia itxita dago jada, baina haren substantziek urak eta inguruan bizi diren pertsonak kutsatzen jarrai dezakete.

Koronabirusaren pandemian sortutako hondakinak kudeatzeko alternatiba bakarrak erraustea eta isurtzea izatea salatu du Ekologistak Martxan taldeak

SARS-CoV-2 birusaren kasu positiboak dituzten etxe, ospitale eta adinekoen zentroetatik datozen hondakinen kudeaketaren inguruan Osasun Ministerioak egindako proposamenak lehentasuna ematen dio errausketari edota hondakindegian biltegiratzeari, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten tratamendu alternatiboak egon arren, hala nola, autoklabeko esterilizazioa

“Ez dugu Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko”

Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an erori eta Cespa-Ferrovialek kudeatzen duen Mutiloako zabortegia itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez, aldi baterako neurriak ezarri ditu gainerako zabortegiek urtero Euskadiko 15 zabortegietara eramaten ziren 2,5 milioi tona industria-hondakin hartzeko duten zailtazunari aurre egiteko.

Birziklapena, hondakinak, Bizkaiko Foru Aldundia eta ISWA 2019 Kongresua Bilbon

Urriaren 7 eta 8an 80 herrialdetako 1.200 lagun bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, hondakinen kudeaketa integral eta jasangarrien joera berriak aztertzeko. Nazioarteko ISWA Kongresua da hori. Ongi etorri. Probintziako 40 erakundek osatzen dugun Zero Zabor Bizkaian Plataformatik (PZBB), Bizkaiko lurralde historikoan izan dugun hondakinen kudeaketaren esperientzia erakutsi nahi dizuegu. Horregatik bidaltzen dizuegu mezu hau, pertsona […]