Ekologistak Martxanek bosgarren kontainerraren bidezko edo atez ateko bilketari eransteko proposatu die bizkaiko udalei

Zaborra baliabide bat da, ezin dena erre edo bota, eta are gutxiago lurzoruen %25ean materia organikoari dagokionez defizit garrantzitsua duen Herrialde batean biziz gero. Materia organikoaren gaiari modu eraikitzailean heltzea funtsezkoa da zaborren arazoari konponbide ekologikoa bilatzeko. Horretarako, sine qua non baldintza da zaborraren gaikako bilketa. Bizkaian, 2001eko EDren ezaugarritzearen arabera, Materia Organiko Ustelkorra %43,86koa da.

Hondakinen kudeaketa Hondakinen Europako Zuzentarauan (2008/98/CE) oinarritu behar da, eta honek hierarkia betetzera behartzen du: lehenik, sorturiko hondakinen kopurua murriztu, ondoren berrerabili eta gero birziklatu. Azken pausoa erraustea eta zabortegiak lirateke. Era berean, hondakin organikoak bereizita jasotzera behartzen du. Beraz, ez da ezarpen bat; Europako legeriak derrigortu egiten du organikoa gaika biltzera. Sen onak esaten digu ez batzeko gure etxean gero kontainerretan bereizteko eskatzen zaiguna. Etxeko bereizketa da, hortaz, hondakinen kudeaketa zuzenaren eta ondorengo berreskurapenaren abiapuntu praktikoa.

Zabor organikoaren gaikako bilketa atez atekoa zein bosgarren kontainerraren bidezkoa izan daiteke. Bata zein bestea dira baliagarriak, baina eraginkorragoa da, ezbairik gabe, atez ateko bilketa. Bilketa sistemak udal eztabaida bat izan behar du, demokrazia parte-hartzailearen bidez beharrezko neurriak har daitezen. Eztabaida osoa ez da bilketa sistema, baizik eta birziklapenaren derrigortasuna. Gure iritziz, zergak ordaintzea edo zirkulazio-kodea errespetatzea derrigorrezkoa denez, biztanleek dekretuz birziklatu behar dute, birziklapenak izan behar du bakoitzak sorturiko zaborra desagerrarazteko eredua. Beraz, ez da ezarpen bat, baizik eta baliabide gutxi eta kutsadura ugariko XXI. mendeko jendarte batek izan beharreko zaborra tratatzeko modua.

Denboran atzerapena badugu ere, duela urteak profitatzen da Espainian eta Europan hiritik eratorritako zaborraren materia organikoa, eta planetan bertan, izan ere, Aldundiak, behintzat, 2004an planifikatu zuen, nahiz eta 8 urte kostatu zaion gaiaren inguruko lehen pausoak ematea. Ulertezina zen zaborraren zatirik garrantzitsuenarekin, %40arekin, ezertxo ere ez egitea, tratatua eta bere ziklo naturalera itzultzea ahalbidetzeko. Horregatik guztiagatik, uste dugu Bizkaiko Foru Aldundiak foru dekretuarekin emandako urratsa positiboa dela, bosgarren kontainerraren ezarpena arautzen baitu, alegia, etxeko zaborraren zati organikoaren gaikako bilketa egiteko kontainerrarena. Pozten gara abiarazi izanaz, apur bat egin dugulako aurrera, zaborraren errausketa ez baita bidea. Gure ustez, erakundeek behartuta ikusi dute bere burua gure aspaldiko aldarrikapen batzuk kontuan hartzera. Bizkaiko Udalak edo Mankomunitateak animatu egin nahi ditugu hiri-hondakinen zati organikoaren gaikako bilketa zerbitzura atxikitzeko diru-laguntza eskatzera, beraz, mozio bat aurkeztuko dugu Bizkaiko udaletan helburu horrekin.

Konpostajea, Bizkaiko agintariek duela gutxira arte laidotua, Carcarren (Nafarroa), Itsasun (Lapurdi) edo Lapatxen (Azpeitia) burutzen zen. Sistema erraza, garbia, merkea eta eraginkorra da, eta ez da kutsatzailea, errausketa ez bezala (eraginkortasunik gabeko sistema), eta zikloa ixtea dakar, hau da, hondakinak berriz ere lurrari onura handia dakarkion materia bihurtzea. Bizkaian azpiegitura bakarra dago, Alonsotegin: Konpostegia; eta esperientzia txiki bat dago Berrizen. Nabaria denez, ez da nahikoa, eta martxan jarri behar da administrazio-kudeaketa prozesua 2 edo 3 urteko epean honako konpostategien sustapena ahalbidetzeko: bigarrena Bilbon, Enkarterrietarako ere bai, ezkerraldeko konpostategi bat, Nerbioi-Ibaizabalen beste bat, Lea Artibai-Gernikan eta Uribe Kosta-Txorierrin. Eredua, Artigaseko konpostategia izan daiteke. 5 milioi euroko aurrekontuarekin (2011-03-02ko El Correoren arabera). 14.000 metro koadroko azalera erabiltzen du eta etorkizunean 20.000 bat tona tratatuko dituela urtean aurreikusten du. Era berean, jasotako konposta beste esperientzia batzuek adierazitako arrazoizkora egokitu behar da, janari-hondar eta landare mota oro jaso. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren irizpideak, prestatu gabeko materia organikoa baino ez jasotzeak, gehiegi zailtzen ditu hiritarren konpromisoa eta parte-hartzea.

Azkenik, dei egiten diegu gizarte-taldeei, kultur eta gazte entitateei, guraso elkarteei informazioa jaso, parte hartu eta Bizkaian konpostajearen arrakasta ziurtatzeko.

Errespetu instituzionala eskatzen dugu

Azkenik, Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ, PP eta PSEri eskatzen diegu berriz hartzeko kontuan Hondakinen akordioa ez berritzeko erabakia, Gipuzkoari urtean 25.000 tona hondakin Igorrera eramatea ahalbidetu diona azken lau urteotan. Akordioa 2008an izenpetu zen, eta berari esker, 75.000 tona hondakin gipuzkoar baino gehiago utzi dira Igorren herrialde hartako zabortegien saturazioari aurre egiteko. Hitzarmena maiatzean iraungiko da, nahiz eta badagoen baldintza bat hiru urteko luzapena ahalbidetzen duena, “justifikaturiko arrazoi bat balego”; hitzarmena baliogabetzea ez dator bat 2008ko hitzarmenaren nahiarekin, alegia, Gipuzkoak bere arazoak konpon ditzan ahalbidetzea eta erakundeen arteko leialtasuna. Ez dago arrazoirik Bizkaitik elkartasun eza adierazteko, ezta hitzarmena bertan behera uzteko ere. Gipuzkoa bere konponbidea bilatzen ari da eta hori EAJren gustukoa ez izateak ez du haren boikota eragin behar.

  • Twitter
  • Facebook