Ekologistak Martxanen ustez hiriaren hegoaldean ingurabide bat egiteak Vitoria-Gasteizko Udalaren Ingurumen eta Mugikortasun jasangarriko politiketarako “xake-matea” dakar
Mugikortasun-ereduaren norabidea ingurumen-bateragarritasun handiagoko jarraibideetara aldatu nahi bada, helburuetako bat izan behar da, hain zuzen ere, azpiegiturek automobilaren erabilera sustatzea saihestea. Ildo horretan, ekarte ekologistarentzat “ezinbestekoa da bideen gaitasunaren hazkunde orokorrari mugak jartzea”, eta “pilaketa-arazoei emandako erantzun primarioak saihestea”.