Tag Archives: petróleo

Petronor findegiak petrolio gordina isuri du Barbadun ibaira

Aurreko otsailaren 13an, Petronor enpresak Barbadun ibaira, Muskizko San Juan ingurura, isuritako petrolio gordinaren ondorioz, Ekologistak Martxan taldeak gardentasun falta salatu nahi du. Ez dago batere argi faunan eta floran izan duen ingurumen-inpaktua, ezta kalteak ebaluatzen ari diren ere.

Mundu mailako kanpainak : Brasil, Ekuador, Chevron, Monsanto

Zor Ekologikoko batzordetik jarraitzen dugu zenbait helburu bultzatzen, besteak beste Brasilen MABekin egindako harremana areagotzen, beste energia eredu bat aldarrikatzen eta sortzen eta, nola ez, urtegiak borrokatzen. Ekuadorreko beste erakundeekin batera Yasuniren babespena bultzatzen dugu eta alde horretatik kontsulta bat antolatzearen aurkako oztopoak salatu ditugu. Eta orain ospatzen diren Monsatoren mundu eguna eta Chevronaren aurkoarekin bat egiten dugu ere bai. Borrokak darrai!

Apirilak 11 Yasunikin bat

Gaur apirilaren 11n Bilboko Ekuadorreko kontsulatuan elkartu gara Amazoniako Yasuni babespen eremua iraun dadila aldarrikatzeko, gaur azken eguna hango herritarrek bultzatzen ari diren herri kontsultarako sinadurak aurkezteko.