Tag Archives: Objeción fiscal

Eragozpen Fiskalaren kanpaina hasi da

Eragozpen Fiskala egitura militarra mantentzen eta gerra prestatzen ekonomikoki laguntzeari uko egitea da, izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak babestuz. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, zergen zati bat ordaintzeari utzi eta alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzeko herri-ekimenetara bideratzean datzana.

Aurten ere abian da Eragozpen Fiskalaren kanpaina

Aurten ere, martxan da Eragozpen Fiskalaren kanpaina. Jakingo duzenez, desobedientzia zibilaren ekintza bat da: gure zergen parte bat ez ordaindu, hau da, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partidak (egitura militarrak, bankuen erreskateak, AHT…) eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea du helburu.