Tag Archives: Naturkon

Slackline: mugarik ez naturaren kontserbazioa oztopatzeko?

Naturkon Gipuzkoako talde naturalisten eta ekologisten elkarteak, Ekologistak Martxanek kidea dena, askotan salatu du eremu babestuen gehiegizko erabilera publikoa. Eremu horien gaineko presioa muturreraino eramaten ari dira, bizitza basatiaren kaltetan.

Lurraren eguna 2021: Gipuzkoako Aldundiari eskaera biodibertsitatearen alde egin dezan

Azken urteotan, gure natur ingurunearekiko eta bioaniztasunarekiko erabateko erasoa eta mehatxua bizi dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egin dio natur kontserbazioa kudeatzeari, eremu naturalen ustiapena lehenetsiz. Krisi ekologiko globalean murgilduta, klima larrialdiaren egoera izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2019an, baina Aldundiak ez dio erantzun nahi begi bistan dugun behialako arazoari: gure mendi eta ibaien gehiegizko ustiapena eta horren ondorioa diren ekosistemen degradazioa eta basa espezieen galera azkarra.