“Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz” lemapean Hego Euskal Herriko 45 herrietan mobilizazioak izanen dira E19an
Kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19an. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako 45 herrietan mobilizazioak antolatu dira “Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz” bizitza lehenesteko eskariarekin.