Ekologistak Martxanek Trantsizio Ekologikoaren eta Klima Aldaketaren Lege Proiektuari buruzko zalantzak azaldu ditu Eusko Legebiltzarrean
Marisa Castro, Bizkaiko Ekologistak Martxan taldeko Energia Batzordeko kidea, eta Andrés Illana, Arabako Ekologistak Martxan-ekoa, Eusko Legebiltzarreko Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordearen bilkuretako batean izan ziren.