Tag Archives: landaketa

50 pertsonek hartu zuten parte Kareaga auzoan zuhaixka autoktonoak landatzeko jardunaldian

Pasa den igande goizean 50 pertsona baino gehiago elkartu ziren Kalero auzotik Montefuerteko parkera doan bidean zuhaixka autoktonoak landatzeko. Adin guztietako lagunak (nagusiak, gazteak eta umeak) hurreratu ziren jardunaldi horretan parte hartzera. Aurreko urteetan bezala, Sagarrak talde ekologistak eta Kareaga auzo elkarteak zuhaixkak landatzeko egindako deialdiak arrakasta handia izan du.