Tag Archives: Kapela Eguna

Bizizaleak Konpartsa Ekologista Aste Nagusirako motorrak berotzen ari da

Gogo eta energia handiz, Bizizaleak konpartsak aktiboki parte hartu zuen joan den larunbatean Bilboko Konpartsek antolatutako Kapela Egunean. Jaiak hasi eta 100 egun baino gutxiagora, konpartsak programatutako ekintzetan parte hartu zuen. Konpartsek eta bilbotarrek gogo handiz hartu zuten egun festibo hori. Gure konpartsak programatutako jardueretan erabat inplikatu zen.

Bilboko Konpartsak Kapela Egunaren egitaraua aurkeztu dute

Konpartsen ordezkariek agerraldia egin dute Bilboko Plaza Barrian; bertan gogorarazi dute, urte hasieran aurreratu zuten moduan, Bilboko konpartsen asmoa dela aurten “irria eta poza berreskuratzeko ekarpen ahalik eta handiena egitea, azken bi urteotako egoera ilunari buelta emateko”.