
Sagarrak-Ekologistak Martxan-ek ibilaldi gidatua antolatu du Ibaizabal ibaian, Arkotxa auzoan eta Txarrotako urtegian barrena ekainaren 18an
Aurten ere gure herrian eta inguruan barrena egingo ditugun ibilaldi gidatuei ekingo diegu berriro, bertako natura-balioak ezagutzen jarraitzeko, urteetan zehar jasan dituen eta oraindik ere jasaten ari diren erasoak ezagutzeko, giza esku-hartze desberdinekin, baita zenbait lekutan egiten ari diren berreskuratze-jarduerak ezagutzeko ere.