![](https://ekologistakmartxan.org/wp-content/uploads/2021/10/Bidoi-susmagarria-Bidon-sospechoso.-624x509.jpg)
Ekologistak Martxan taldeak, Albinako urtegitik gertu, lindanoa duen bidoi susmagarri bat agertu dela salatu du
2021eko abuztuaren 26an, Ekologistak Martxan-ek URAri (Uraren Euskal Agentzia) jakinarazi zion bazela bidoi bat, bere ezaugarriak (testura, usaina, etab.) direla eta, Lindano izan zezakeena. Albinako urtegiko ur-laminatik 40 metro pasatxora zegoen, eta urak urtegira isurtzen dituen errekasto batetik 20 metrotara.