Tag Archives: Día Mundial del Medio Ambiente

Aste honetan Ekologistak Martxan ezagutzera etor zaitez!

Aurten zerbait berezia egin nahi izan dugu Ekoetxera hurbil zaitezen eta gure egungo proiektuak bertatik bertara ezagutu ditzazun. Ostegunean, ekainaren 2an, bazkideei eta, oro har, bertaratzen diren pertsonei zuzenduta ate irekien jardunaldi bat egingo dugu, 19:00etatik 21:00etara. Bertan, EMko batzorde bakoitzeko kideak egongo dira zure galderak erantzuteko.

Ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunean, eta inguruko egunetan, Ekologistak Martxaneko kideak kalean izango gara Bizitzaren eta Lurraldearen Defentsaren alde, egunez egun gure ingurune naturala suntsitzen duten eta planeta suntsitzearekin mehatxatzen duten ingurumen-erasoen aurrean.

Ekainak 5: Ingurumenaren Mundu Eguna

Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Ekologistak Martxanek laister eratuko diren udalei, foru aldundiei, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eta Europar Batasunari larrialdi egoera klimatikoaren deklarazioa eskatzen die.