
Irailaren 15ean kalera ateratzeko deia egin dute talde ekologistek, erregai fosilen amaiera eskatzeko
Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua.