Tag Archives: Cumbre del clima

cumbre alternativa por el clima nafarroa

Iruñera iritsi da Klimaren Aldeko Gailurre Alternatiboa

Nafarroako Klimaren aldeko Aliantzak COP27 alternatibo bat antolatu du Iruñean, herritarrak ahalduntzeko jarduerez osatuta. Orain da unea, eta gure garaia da, gizarte osoarena.
Horretarako, ia 30 jarduera antolatu dituzte hilbete osaon zehar: tailerrak, hitzaldiak, zinema, eztabaidak, elkarretaratzeak… 20 kolektibo sozialek baino gehiagok parte hartzen dute, Klimaren Aldeko Aliantzan parte hartu ohi dutenez gain; sareak, plataformak…
Alternatiba asko daude, aukera asko daude, baina horiekin guztiekin lehenbailehen erreakzionatu behar dugu.

COP26 azken akordioaren balorazioa: akordio loteslerik gabe, paper errea bihurtzeko arriskua

Akordioaren ahultasuna agerian geratzen da, lehenik eta behin, testuaren idazkeran; izan ere, bertan ez dago aditz loteslerik, hau da, herrialdeei ez zaie legezko betebeharrik ezartzen; gonbidapenak, gomendioak eta eskaerak baino ez. Gainera, azken akordioari neurri zehatzak, epe argiak eta finantzaketarako benetako konpromisoa falta zaizkio. Berriz ere, lobbyen esku ez hain ezkutuak bere kartak jokatu ditu, eta partida irabazi du.