Tag Archives: Crisis ecológica

Proposamen ekologistak Covid osteko mundu baterako

Normaltasun berri batera eramango gaituzten neurri pizgarriak dituen programa bat mahaigaineratu du Ekologistak Martxan taldeak. Bertan biodibertsitatearen galeraren aurkako borroka, klima-aldaketaren arintzea eta hari egokitzea, ekonomia zirkularra edota agroekologia funtsezkoak izango dira.

Aurkeztutako ehun neurriak bost ekintza-ildotan bilduta daude: aurreranzko ihesa geldiarazi, oreka ekologiko berri bat, ekoizpen-eredu berri bat, oreka sozial berri bat eta Lurraren kultura berri bat.