Ekologistak Martxanen ustez hiriaren hegoaldean ingurabide bat egiteak Vitoria-Gasteizko Udalaren Ingurumen eta Mugikortasun jasangarriko politiketarako “xake-matea” dakar

Mugikortasun-ereduaren norabidea ingurumen-bateragarritasun handiagoko jarraibideetara aldatu nahi bada, helburuetako bat izan behar da, hain zuzen ere, azpiegiturek automobilaren erabilera sustatzea saihestea. Ildo horretan, ekarte ekologistarentzat “ezinbestekoa da bideen gaitasunaren hazkunde orokorrari mugak jartzea”, eta “pilaketa-arazoei emandako erantzun primarioak saihestea”.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek Ibarrekolanda eta Deustuko parke eta plaza nagusietako balio naturalak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du

Ibilbidea Sarrikoko eta Bidarteko parkeetatik, Ibarrekolanda eta San Pedro plazetatik eta Bilboko auzo jendetsu horietan dauden interes naturaleko beste txoko batzuetatik igaroko da.
Hainbat geldialdi egingo dira ehun urtetik gorako zuhaitz handiez eta landare usaintsuen lorategiez gozatzeko eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka asko ezagutzeko, auzoen historia aurkitzearekin batera. Ibilbidea Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) gidari naturalistaren eskutik egingo da.

  • Twitter
  • Facebook

Aste honetan Ekologistak Martxan ezagutzera etor zaitez!

Aurten zerbait berezia egin nahi izan dugu Ekoetxera hurbil zaitezen eta gure egungo proiektuak bertatik bertara ezagutu ditzazun. Ostegunean, ekainaren 2an, bazkideei eta, oro har, bertaratzen diren pertsonei zuzenduta ate irekien jardunaldi bat egingo dugu, 19:00etatik 21:00etara. Bertan, EMko batzorde bakoitzeko kideak egongo dira zure galderak erantzuteko.

  • Twitter
  • Facebook

Ferrolen amaitu da tren publikoaren aldeko aldarrikapen martxa

au egunetan zehar, sindikatuek, erakunde ekologistek (Ekologistak Martxan, besteak beste) eta auzotarrek agerian utzi dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-garraioak dituen arazoak, besteak beste, Kantabrian, Asturiasen eta Galizian. Horrez gain, aldirietan inbertsio eta modernizazio duinak egitea eskatu dute, bidaiarien odolustea geldiarazteko.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanen eskutik ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe” ekimena heldu da Barakaldora

Ekimen honen helburua da beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea, bereziki egokitutako triziklo bat gidatzeko beren burua eskaintzen duten gazte boluntarioen parte-hartzearekin eta laguntza elektrikoarekin.
Proiektu honetan boluntariotza edo lankidetza esperientziarekin gozatu nahi duzu?
Eman izena boluntarioentzako prestakuntza-ikastaroan!

  • Twitter
  • Facebook

Bizizaleak Konpartsa Ekologista Aste Nagusirako motorrak berotzen ari da

Gogo eta energia handiz, Bizizaleak konpartsak aktiboki parte hartu zuen joan den larunbatean Bilboko Konpartsek antolatutako Kapela Egunean. Jaiak hasi eta 100 egun baino gutxiagora, konpartsak programatutako ekintzetan parte hartu zuen. Konpartsek eta bilbotarrek gogo handiz hartu zuten egun festibo hori. Gure konpartsak programatutako jardueretan erabat inplikatu zen.

  • Twitter
  • Facebook

Zubietako erraustegiraino martxa, erakundeen “isiltasuna” eta “iluntasuna” salatzeko

Pasadan larabuntean Errausketaren Aurkako Mugimenduak –Donostia Bizirik, Eguzki, Greenpeace eta Ekologistak Martxan elkarteek babestuta– Lasarteko Okendotik abiatu, Zubietan eraikitako Erraustegiraino oinezko martxa antolatu zuen. Martxa horren bidez agintariei esijitu zuten geldi dezatela erraustegia, eta ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanen eskutik ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe’ ekimena heldu da Barakaldora

Egin dezagun hiria pertsona guztientzat! Gizarte berrikuntzarako ekimen bat aurkezten dizugu: ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe”. Gure trizikloekin pertsonei bizi-kalitate hobea eskaini nahi diegu, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez. Ekimen honen helburua da beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea, bereziki egokitutako triziklo bat gidatzeko beren burua eskaintzen […]

  • Twitter
  • Facebook

“AHTa diskurtsiboki hilda dago eta zombie bat bezala mantentzen da”

Atzo, Josu Larrinagak, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopoleko kidea, hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Ekoetxean. Bertan, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburuarekin “Prometeismo” delako hitz edo marko kognitiboa jorratu zuen eta nola sinesmen itxu horrek “pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez.

  • Twitter
  • Facebook

Basozelaitik Iruaretxetara ibilaldi gidatuaren kronika (Basauri)

Basauriko #basaurikoarbolak hiri-zuhaitzaren bigarren astearen barruan, Sagarrak elkartetik ibilbide gidatu bat antolatu zen 2022ko maiatzaren 8an, igandea, Basozelaitik Iruaretxetara, inguruneko zuhaitz-biodibertsitatea ezagutarazteko.

  • Twitter
  • Facebook

Basauriko bizilagunak ez daude ados zuhaitzak moztearekin

Sagarrak -Ekologistak Martxanek 200 sinadura erregistratu ditu Basauriko udaletxean, igelaren pasealekuan egindako mozketarekin ados ez daudela adierazteko. Sagarrak eta idazkiaren sinatzaileek zuhaitzak errespetatzen dituen irtenbide alternatibo bat ez hartzea kritikatu dute.

  • Twitter
  • Facebook