G7EZ! plataforma atera da Hegoaldeko hiriburuetan
G7EZ! plataformak hainbat ekimen burutu ditu ekainaren 22n, Miarritzen uztailaren 13an antolatu duen manifestaziorako deia eginez: Bilbo, Gasteiz eta Iruñean goizean, eta Donostian arratsaldean.
G7EZ! plataformak hainbat ekimen burutu ditu ekainaren 22n, Miarritzen uztailaren 13an antolatu duen manifestaziorako deia eginez: Bilbo, Gasteiz eta Iruñean goizean, eta Donostian arratsaldean.
Getxoko Auzokideak , Ekologistak Martxan eta Eguzki Talde Ekologistak Getxon, Kantarepe – Arrigunaga inguruan, ur beltzen edo saneamendu uren isurketa salatzen dugu
Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Ekologistak Martxanek laister eratuko diren udalei, foru aldundiei, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eta Europar Batasunari larrialdi egoera klimatikoaren deklarazioa eskatzen die.
Iberdrolak duela gutxi Baixo Iguaçu urtegia inauguratu du eta BBVAk finantzatutako Ilisu urtegia betetzear dago. Bi kasu hauei buruz txostenak argitaratu dituzte Ekologistak Martxan eta honek osatutako patzuegoak, TRADENER-ek.
Kapitalismoaren erasoari erantzun soziala emateko, Euskal Herriak Kapitalari planto plataforma aurkeztu dute Bilbon. Salaketa, mobilizazio eta desobedientzia zibil baketsuaren bidez, enpresa transnazionalei merkataraitza akordioen bitartez jartzen zaien alfonbra gorria salatuko dutela adierazi dute.
Ekainaren 3an Gladys del Estal donostiar ekintzaile ekologista erail zuteneko 40. urtemuga ospatuko da, eta Donostia, Iruñea eta Tuteran zenbait jarduera antolatu dira. Gladys guardia zibil batek tiroz erail zuen, Tuteran Harrisburgeko istripua salatzen zuen protesta antinuklear batean. Duela gutxi argitaratuda Gladys erail zuen agenteak domina jaso zuela.
Texaco-Chevron-en aurka mundu mailan ospatzen den egunean, Ekologistak Martxan-ek parte hartzen duen“Euskal Herriak kapitalari planto!” plataformak Ekuadorreko kontsulatuan eskutitz bateman du, Ekuadorreko gobernuari enpresa honen biktimei laguntza eskeintzeko eta haien eskubideak bermatzeko eskatuz.
Greenpeacek eta Ekologistak Martxanek MAHAI-INGURUA antolatu dugu, datorren maiatzaren 21ean, 19:00etan, Ekoetxean (Pilota kalea 5, behea. Zazpikaleak, Bilbo), Batzar Nagusietako alderdiek Hondakinen Kudeaketarako dituzten proposamenez eztabaidatzeko.
“Elikadura burujabetza eta agroekologia, proposamen praktiko bezala” Tailerra Datak: 2019ko maiatzaren 20tik 25era bitartean. Ordutegia: 20 ordu – 17:30etatik 20:30etara. (Ordutegia taldearekin bat etortzeko alda liteke) Hizkuntza: Gastelaniaz Lekua: Ekobaraka bulegoan – San Juan Kalea, 10behea, Barakaldon. Praktikak “La Huertaka” aretoan. Leku mugatuak: 20 pertsona. Irakaslea: Alain Recio Izen-emateak maiatzaren 16ra arte Klikatu hemen izena […]
Enekuriko zabortegiko lindano isuri «kontrol gabea» salatu du Ekologistak Martxan erakundeak
AEBetako gobernuak, oposizio venezolarrarekin, Latinoamerikako gobernu sateliteekin, komunikabide handiekin eta Europar Batasuneko aktore politiko zenbaiten konplizitatearekin batera – Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernua barne-, Venezuelako herria erabateko jazarpen egoeran dauka.
(gaztelaniaz bakarrik)
Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Mundu justu bat eraikitzeak eskatu egiten du, ezinbestean, gerrarik ez babestea eta bere zergatiko guztiak ezabatzeko borrokatzea. Armadek sortzen duten sufrimendua ikaragarria da. Gerrek heriotza eta suntsipena sorrarazten dute heltzen diren tokietan; giza eskubideen urraketa nabarmena eragiten dute eta pertsonen lekualdatzeak eragiten dituzte. Izan ere, gatazka armatuak izaten dituzten ondorioak, badira munduan zehar gertatzen diren behartutako migrazioen arrazoirik nagusia
#Bolintxu salbatzen lagunduko diguzu? Ampliación Super Sur ez Plataformakook (@EzSupersur) administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztuko dugu. Horren bitartez, proiekturako ingurumen-eraginaren beste adierazpen bat egin behar izatea lor dezakegu eta are lanak etetea ere. Crowdfunding kanpainia bat martxan jarri dugu prozesua finantzatzeko. Defensa de la Última Reserva Natural de Bilbao (Bolintxu)
Ekologistak Martxanek Bilboko mugimendu feministako kolektiboen adierazpenari atxikimendu eskaera onartu dugu eta animatu nahi zaituztegu zuen ingurumenean zabaltzeko eta bat egiteko
Ekologistak Martxan-ek Grande Amerika itsasontziaren isurketak Bizkaiko golkoan izaten ari den inpaktua salatu nahi du, eta orain arte geldiarazteko eta gutxitzeko egin diren saiakerak ez direla eraginkorrak izan adierazi.
Atzo (M-26) Vidalina Morales, Silvia Federeci eta beste emakume ekintzaileek, Sara Ibáñez (Coordinadora Anticoke de Muskiz), Rosa Lago (Ekologistak Martxan) eta Estitxu Villamorrek (Errekaleor Bizirik) parte hartzen zuten jarduera bete zen Bilborock aretoan, 200 pertsona kanpoan geratuz. Historikoa emakume guzti hauen testigantza, ausnarketa historikoa, M8 eta gero ekofeminismoa aritzea.
Ostiralean Ekozinemaldia hasi zen, eta egun bertan MABeko ekintzailea zen Dilma Ferreira (Brasilgo Urtegiek Kaltetutako Mugimendua), haren senarra eta beste pertsona bat eraildak izan zirela jakin genuen. Gaur, Donostiako UPV-EHUko Ingeniaritzako eskolan izan genuen Ekozinemaldiaren saioan gogoratu izan ditugu. Aldi berean MAB erakundearekin eta euren familiekin gure elkartasuna adierazten dugu, eta salatzen dugu kaltetutako eta antolatutako pertsonen aurkako errepresio kasu berri hau eta ikaratzeko saiakera, eta justizia aldarrikatzen dugu.
(cast) Beste urte bat, Ekozinemaldi berri bat, planetaren egoerari gainbegirada berri bat, eta aise nabari da hazkuntza infinitoaren makinak etenik gabe dirauela parean aurkitzen duen guztia birrintzen eta baliabide naturalak murrizten, hazkuntza kontsakratuaren eta kontsumo geldiezinaren erritmora.
Azken egunetan makina birrintzailearen aitzinerako jauziaren frogra berriak iritsi zaizkigu, hauen artean, Bolsonarok lege dekretu berri bat onartu izana, non Amazoniako milioika hektarea ustiatzea baimentzen duen, edota Venezuelan gauza litekeen esku-hartze militarra, herrialdearen baliabide energetiko eta mineralak eskuratzea helburu lukeena.
Bizitza eta naturaren alde egiten duten emakumeak saioa izango dugu aurtengo Ekozinemaldian, emakumeen garrantzia hausnartzeko eta ezagutzeko. El Salvadorreko VIDALINA MORALES ekintzailea zenbait herritan izango dugu (ikusi hemen egitaraua). Bilbon SILVIA FEDERICI ikertzaile feminista eta marxistarekin batera jarriko ditugu biak solasean. Apirilaren 4 eta 5ean berriz, Txiapaseko ekintzaileak izango ditugu gure artean Bilbo eta Donostian.
Uraren Nazioarteko Egunaren bezperan aurkeztu zen Bilbon dozenaka gizarte-eragile eta elkartek osatzen duten Ur Publikoa Plataforma, Bizkaian uraren ziklo integralaren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarria lortzeko asmoarekin.
BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak ekintza bat burutu dute. Duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarren aurrean protestatzen hastera bultzatu zituen arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dute.
Martxoaren 15ean gazte, herritar eta ikasleen ahotsak elkartu dira klima aldaketaren aurkako neurriak eskatzen dituen mundu mailako greban. Donostian ere Friday For Future mugimenduarekin bat egin dutenek protesta eta manifestazioak egin dituzte. Klima aldaketaren kontrako mobilizazio hau, Greta Thunberg-ek hasi zuen suezian joan den udan, eta ordundik Europa osora hedatu da.
BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak ekintza bat burutu dute.
Duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarren aurrean protestatzen hastera bultzatu zituen arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dute.
Martxoaren 15ean klima-aldaketaren kontrako ikasle greba orokorra egingo da Europan, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak antolatu dira ere, 12:00etan.
Bilboko Arriagan
Gasteizko Bilbo Plazan
Donostiako Bulebarrean
Iruñeko Udaletxeko Plazan
Ipar Euskal Herrian martxoaren 16an daitu dira mobilizazioak
Angelun, 10:30etan, Baionako Ibilbidean