Mugimendu ekologista kriminalizatuei elkartasuna erakusten diegu

Ecologistas en Acción taldeak elkartasuna adierazi nahi die Les Soulèvements de la Terre mugimendu ekologista frantziarrari eta desobedientzia zibilaren bidez klima-geldotasunaren arduradunei adierazten dieten kolektibo eta mugimendu guztiei.

  • Twitter
  • Facebook

Bai, glifosatoa toxikoa da erleentzat (intsektizidek mehatxatu ez ezik)

Intsektizidak ez dira erleak mehatxatzen dituzten bakarrak. Glifosatoz egindako herbizidak ere toxikoak dira haientzat, era askotakoak eta ezberdinetakoak. Hala erakusten dute «Herbicidas a base de glifosato y su impacto en la salud de las abejas» txostenean jasotako aurkikuntza zientifikoek.

  • Twitter
  • Facebook

PFAS: toxikoak betiko edo forever chemicals’

Gure ohiko produktuetatik PFASak edo «betiko toxikoak» kendu nahi baditugu, osasuna eta ingurumena arrisku larrian jartzen dituztelako, zer diren eta non ezkutatzen diren jakin behar dugu aurretik.

  • Twitter
  • Facebook

Ikuspegi plural, kritiko, ekologiko eta sozialetik energia arazoari buruzko gogoeta egiteko jardunaldiak hasiko dira Iruñean

Poligono berriztagarri handiak garatzeko ereduaren aurkako kolektiboen koordinatzailea den Nafarroako Energia Eraldatzen /Transformando la Energia de Navarra NEE/TENek, zeinaren partaide baita Ekologistak Martxan, NUPekin elkarlanean, trantsizio energetikoa birpentsatzeko bigarren jardunaldiak antolatu ditu. Topaketa hauetan, energia arazoari buruzko gogoeta egin ahal izango dugu, ikuspegi plural, kritiko, ekologiko eta sozial batetik.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan-ek ohartarazi du Valderejoko Parke Naturaleko sai arrearen ugalketa-parametroak izugarri jaitsi direla

2022an, 1999tik serie historiko osoan izandako baliorik baxuenak lortu ziren ugalketa-parametro guztietan. 117 bikote izatetik 68 izatera igaro da, eta hegal egindako oilaskoen kopurua ia % 60 jaitsi da, 6 urte eskasetan. Dirudienez, jaitsiera hori Valderejon eta Sobron inguruan baino ez da gertatzen ari. Parkeko kudeatzaileek ez dakite zergatik gertatu den beherakada kezkagarri hau, eta sei urtean ez dirudi ezer egin dutenik.

  • Twitter
  • Facebook

Ekofeminismoa bidezko bakea lortzeko

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, eta Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik urtebete igaro ondoren, Ecologistas en Acción taldeak manifestu ekofeminista eta antibelizista kaleratu du, Ukrainako gerra eta gerra guztiak amaitzeko eskatuz.

  • Twitter
  • Facebook

Bidai on, Mikel!

Mikel Martín Conde LGBTI aktibista historikoak utzi gaitu, EHGAMen sortzaileetako bat eta Bizizaleak konpartsa ekologistako kidea.

  • Twitter
  • Facebook

Euskal Herria Bizirik plataforma sortu da landa-eremua babesteko

Gaur goizean prentsaurrekoa eman dute Donostian gure herriko ondare naturala eta landa eremua gogor kaltetzen dituzten hainbat proiektu eta azpiegitura-lan handiren oposizioan diharduten eta mobilizazio dinamika bateratu bat abian jarri duten taldeek eta mugimenduek. Dinamika horren buruan manifestazio garrantzitsuak egingo dira Iruñean apirilaren 22an eta Gasteizen maiatzaren 20ean “Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik” lelopean .

  • Twitter
  • Facebook