Toxic Tour (Bilbao-Bolintxu-Muskiz): Bizkaiko izugarrikerien ibilaldia

When:
2022-04-09 @ 9:00 – 14:00
2022-04-09T09:00:00+02:00
2022-04-09T14:00:00+02:00
Where:
Torre Iberdrola
Plaza Euskadi

Aurten unibertsitatetik “scientist rebelion” ekimenaren markoaren barruan, energia kontzeptu zabala ardatz hartuz Bizkaian zehar Toxic Tour bat proposatzen dizuegu Apirilaren 9an, larunbat goizean zehar.

IPCCaren txosten berriaren harira, planetaren kolapsoaren aurrean unibertsitatetik protestak, paroak eta kontzientziazio ekintzak egongo dira benetako aldaketak eskatzeko. Energia ereduak dituen eragin larriak eta zelan laguntzen dioten kolapsoari ikasi nahi izanez gero etor zaitez!

Honetarako, Iberdrola Dorrean hasiko gara ereduari buruz Iñaki Bárcena  eta Carmen Yamileth Yovelekin ikasiz eta ondoren, hainbat ekimen ezagutuko ditugu kontsumitzen dugun energiak dituen eraginei buruz ikasteko. Lehengo Bolintxu Bizirik eta ATH Gelditu plataformen borroken bitartez mugikortasun ereduaren ingurumen inpaktuak ikusiko ditugu eta ondoren Muskizera hurbilduko gara Meatzaldea Bizirik plataformaren eskutik energia baliabideen kudeaketak dakartzan ingurumen inpaktuez gain giza-inpaktuak ezagutzeko.

Zure lekua gordetzeko bilbo@euskadi.isf.es helbidera idatzi.

Izenburua: Garapen eredu extractibistaren Energia jarraituz

Hizlariak: 

Iñaki Bárcena (Gune ekosozialista eta UPV/EHU irakaslea)

Carmen Yamileth Yovel (Emakumeen eskubideen defendatzailea)

Juan Pallares (Bolintxu Bizirik)

Luis M. García (ATH Gelditu!)

Sara Ibañez (Meatzaldea Bizirik) 

Data: Apirilaren 9a, larunbata

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Ibilbidea: Bilbo – Bolintxu – Muskiz – BilboHizkuntza: Helebiduna

  • Twitter
  • Facebook