Solasaldia (Aramaio) Colonialismo verde, energía eólica y justicia climática en territorio Sámi

EVA FJELLHEIM, AKTIBISTA, IKERLARIA ETA SAMI KONTSEILUKO KIDEA EUSKAL HERRIAN IZANGO DA MEGAPROIEKTU ENERGETIKOEK ERAGINDAKO LURRALDEEKIKO ELKARTASUNA ADIERAZTEKO

 

Sami herriak, europar kontinentean aitortua den jatorrizko herri bakarrak, urteak daramatza beren bizimodu tradizionala kinka larrian jartzen duten megaproiektu eolikoen aurka borrokan. Hain zuzen ere, 2021eko urriaren 11n, Norvegiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen, Trøndelag konderrian Statkraft Norvegiako enpresa publikoak %52ko parte hartzea duen Fosen Vind megazentrala osatzen duten sei proiektutatik bik Fovsen Njaarkeko sami elur-orein artzainen eskubideak urratzen dituela. Epaia irmoa izan arren, aerosorgailuak ez dira eraitsi; are gehiago, normaltasun osoz ari dira funtzionatzen. Horren ondorioz, 2023ko otsailaren 23an, gazte sami multzo batek Petrolioaren Ministerioaren egoitza okupatzea erabaki zuen, poliziak kanporatu zituen arte (https://ipsnoticias.net/2023/03/la-lucha-del-pueblo-sami-contra-los-molinos-de- viento-noruegos/).

 

Euskal Herrian ezartzen ari den megaproiektu berriztagarrien ereduaren aurka datorren maiatzaren 20an Gasteizen egingo den manifestazioarekin bat eginez, Eva Fjellheim ikerlari, ekintzaile eta Sami Kontseiluko kidea gurean izango da kaltetutako komunitateekin elkartasun sareak ehuntzeko. Horren harira, bi topaketa egingo dira Azpeitian (Gipuzkoa) eta Aramaion (Araba) maiatzaren 17an eta 18an hurrenez hurren. Helburua, inposatutako energia trantsizioaren kontrako -eurek kolonialismo berdea deitzen dutena- sami herriaren borroka esperientzia partekatzea izango da. Sami herriak funtsezkotzat dauka aliantza horiek ehuntzea, Txilen Statkraft bera bultzatzen ari den zentral hidroelektriko baten aurka ari den maputxe herriarekin aspaldian egiten ari den antzera.

Kontaktua: Álvaro Campos (songarriga@gmail.com): 675716734

  • Twitter
  • Facebook