Egun osoko irteera teknikoa Menako Haranean garatzen den basogintza bertatik bertara ezagutzeko, Froilán Sevilla-rekin, Mendi-Ingeniaria.
Mozketa selektiboa izan duten harizti eta pagadiak bisitatuko ditugu bai eta Pinus radiataren basoberritze zaharra ere, lau mehazketa izan dituena eta hostozabalen birsorkuntza handia duena.
09:00 – Irteera: Ariz-eko autobus geltokian – Basauri
09:15 – Irteera: San Nikolas elizaren aurreko geltokian – Areatza -Bilbao.
18:00 – Helduera: irteeraren leku berean – Bilbao
18:15 – Helduera: irteeraren leku berean – Basauri
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, janaria eta edaria
Garraioa: autobusa. Prezioa: 10€. Gehienezko zenbakia: 30 pertsona.
Izena emateko: izen-abizenak, telefonoa eta autobusera igotzeko geltokia adierazi Ekoetxean, Pelota kalea 5, behea – 48005 Bilbo. Tel: 944 79 01 19. Posta-e: bizkaia@ekologistakmartxan.org
Izena emateko muga-eguna: maiatzaren 4an, ostirala, 12:00ak arte.
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia, Bizizaleak Kultur Elkartea Sagarrak eta Dorretxe