Aupa, lagun!
Gezurra badirudi ere, heldu da garaia motoreak berotzeko eta BIZIZALEAK konpartsaren 2017ko TXOSNA prestatzen hasteko.
Lehenengo bilera apirilaren 7an egingo dugu, 19:30ean, Ekoetxean. Helburua ideiak trukatu eta jasotzea izango da, bai eta lantaldeak osatuz joatea ere.
Konpartsa eta txosna zeuk egiten dituzu! Ekarri zeure ideiak, nahiak eta ametsak!
Anima zaitez eta zatoz!