liburu aurkezpena “La Trampa Global del Gas – Un Puente al Desastre”

When:
2017-11-28 @ 19:30 – 21:30
2017-11-28T19:30:00+01:00
2017-11-28T21:30:00+01:00
Where:
Re-Read Donostia
Segundo Izpizua Kalea
13, 20001 Donostia, Gipuzkoa
España
liburu aurkezpena "La Trampa Global del Gas - Un Puente al Desastre" @ Re-Read Donostia  | Donostia | Euskadi | España

(Hitzaldia gaztelaniaz izango da)
 odg.cat/es/blog/presentacion-libro-trampa-global-gas

Hizlaria/ponente: Alfons Perez (ODG)(Catalunya)

Gas naturalak gero eta garrantzia handiago du nazioarteko energia eszenatokian. Ikatzak eta petroleoak oraindik duten indarra ahaztu gabe, gas naturala “trantsizio erregai” eta “energia berriztagarrientzat zubi” bezala hasi dira hainbat instituzioetatik aldarrikatzen. Klima aldaketan gasak duen eragina ere ez da gutxietsi behar; epe motzean ikatzak edo petrolioak duten baino eragin handiago izan dezake eta. Beste aldetik gasaren ustiaketak eta garraioak hainbat gatazka sortzen ditu, Ukranian, Siria, Kurdistan, Nigeria, etab. edo Uzbekistaneko diktadura bezala.
EAE eta Nafarroan gas naturalaren aldeko apostu gogorra egin da azken urteetan, bahia de bizkaia gaseko zentralekin, Zabalgarbi, eta Castejoneko ziklo konbinatuak kasu. Gainera, gobernu guztiek egindako apostu honek hain kutsakorrak ez direm beste energia batzuk baztertu ditu.Antolatzaileak:
tradener.wordpress.com      
 euskadi.isf.es     
ekologistakmartxan.org

 

  • Twitter
  • Facebook