BIZITZAJOKOAN MAHAI-INGURUAK DONOSTIAN, KRIMINALIZAZIOA ETA GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA

When:
2017-05-29 @ 19:00 – 2017-05-31 @ 21:00
2017-05-29T19:00:00+02:00
2017-05-31T21:00:00+02:00
Where:
Koldo Mitxelena Kulturunea, DONOSTIA

Tamalez, askotan, bizitza arriskuan jartzen da BIZITZA bera defendatzerako orduan… errefuxiatutako pertsonen bizitza, emakumeena eta Ama Lurrarena, kasu.

Finantza sistemaren eta enpresari nagusien boterea (nagusiki gizonezkoena) hazten den bitartean, murriztu eta desagertu egiten dira askatasunak zein herrien eta pertsonen eskubideak. Gaur egun, jazarri eta kriminalizatu egiten dira emakumezkoak eta gizonezkoak; zehazki, eskubide horiek defendatzeagatik, horien urraketa salatzeagatik, edota botere horiei zein sistema menperatzaileari aurre egiteagatik.

Hiru mahai-ingururen bitartez, pertsona horiekin nahi dugu espazio bat partekatu, hemengo eta Latinoamerikako pertsonekin; bizia ematen baitute lurra izateko eskubidearen defentsan, babes eta aterpea eskatzen, eta emakumeentzat indarkeriarik gabeko bizitza askea aldarrikatzen. Entzun dezagun, bada, kontatzen digutena; eta hausnartu dezagun kolektiboki nola babes ditzakegun euren borrokak.

Koldo Mitxelena Kulturunea, maiatzak 29, 30 eta 31. 19:00tan.

Astelehena 29: Lurra eta Lurralde Eskubidea (Guatemalako gonbidatu maya indigena abokatu bat eta Euskal Herriko mugimendu ekologista eta nekazarien ordezkariekin)

Moderatzailea: Beatriz Plaza (OMAL-eko kidea)
  •  Martin Mantxo: Ekologistak Martxaneko kidea
  • Edgar de León: Abokatu Maya
  • Alazne Intxauspe (konfirmatzeko pendiente): Etxaldeko kidea eta Vía Campesina-ko Europako ordezkaria orain.
Asteartea 30: Asilo Eskubidea (CEAR-ekin, Colombiako Errefuxiatu batekin eta Eusko Jaurlaritza ordezkari batekin)
Asteazkena 31: Emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten Eskubidea (El Salvador eta bertako mugimendu feministaren ordezkariekin)

Programa osorik eta parte hartuko duten gonbidatuak hemen: Info_BizitzaJokoan_eus

  • Twitter
  • Facebook